Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
dosteta iz josteta.
Saratar medikuaren "gerla", bada, ez zen Marteren suzko eta karrezko joko eta habarrots izigarrietara daraman hura, Minervaren dosteta ezti eta kanta alosien bidez enorantziaren kontra egiten den gerla ohorezkoa baizik. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 27. orr.
Kasualitateak eta dosteta, nahigabe nahasten dira biak sarritan. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 58. orr.
Eta gero, begiak maltzurkeriazko tanta lodiez pelatuak, destainazko ukituak ahotsean, kanona, kanona, horiek xorakeriak ditützü; dostetazko ume-engainagarriak. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 137. orr.