Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baina misantropo zientifikoa da, bere gorrotoa dosifikatzen jakin duena. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 197. orr.
Indarrak dosifikatzeko aholkuak ailegatu zitzaizkien etengabe izkinetatik. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 154. orr.
Umbertoren zorroztasun psikologiari zor zitzaion informazioa eta elkarrizketa hala dosifikatzea? Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 262. orr.
Sariak eta zigorrak behar bezala dosifikatuz. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 177. orr.
«Komunikazio sozialerako duen arma bakarra terrore dosifikatua» da. Berria - Harian 2006-03-17
Ustekabeko hilketak ere eramaten du kristau mordo bat hankaz aurrera, baina heriotza dosifikatuak, heriotza planifikatuak [...] heriotza estatistikoak, ez dute esku ezagunik abstrakziotik kanpora. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 145. orr.