Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
H5N1 birusaren aurkako txertoaren bi milioi dosi berehala emateko kontratua sinatu du Londresek industriarekin. Berria - Gaiak 2006-01-19
2001. urtean 220.000 dosi banatu zituzten, eta aurten, berriz, 10 milioi dositik gora banatu dituzte. Berria - Gaiak 2004-11-12
Lehenengo bi egunetan 40 mg hartu behar dira, dosi bakarrean edo dosi gehiagotan, beti ere aipatutako kopurua gainditu gabe. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 136. orr.
Hamar kapsulako dosia nahikoa suertatu zen. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 129. orr.
Puntu hartan, imipramina hartzen hasi zen, depresio-kontrakotzat saltzen den botika bat, dosi txikietan betiere, eta botika horren alde on eta txarrez dihardu bere liburuan. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 265. orr.
Lagun psikiatraren aholkuz, igo egin nion antsiolitikoen dosia. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 196. orr.
Dosi txikiko ahozko antikontzeptibo konbinatuak (AOC) oso egokiak dira harreman sexual iraunkorrak dituzten nerabe eta gazteentzat. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 93. orr.
'Oinazetan, dosi gogor bat eman beharko duzu berriro. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 179. orr.
-Greg gehiegizko dosi batekin hil zen Lucy jaio eta bi urtera. alaber, operazio berean 7.000 dosi heroina, 4.000 dosi kokaina eta 15.000 euro aurkitu dituzte. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 336. orr.
-Alkoholikoa naizela, eta neure dosia hartzen ez badut oso arriskutsua naizela! Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 11. orr.
Hiru kolore horiek dosi egokietan nahasturik. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 27. orr.
Ke, argi elektriko eta lizunkeriazko dosi eder bat. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 79. orr.
Memoria pixka bat eta amnesia, dosi handitan: horra gutariko bakoitzaren historia. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 120. orr.
Dosi txikietan sartzen dituzu esperimentuak... Berria - Kultura 2004-04-20
Pozoi-dosi txiki batzuek sorrarazten zioten ondoezaren eraginpean. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 170. orr.
Usaimena galdua zuten berrogeita hamasei gaixori A bitamina dosi handitan eman zitzaienean, berrogeita hamar sendatu ziren, erabat edo partzialki. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 140. orr.
Begiak zerura goratu eta beste gazur dosi bat txertatu zidan dermatologoak. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 48. orr.
Petrov askoz lasaiago zegoen, jendearen presentziak eta morfina-dosi handiek baretuta. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 208. orr.
Zorionez, lasaigarri dosi batek konpondu zuen dena. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 89. orr.
Helenismo-dosi homeopatiko bat izango zela bitartekorik onena judaismoaren iraupena ziurtatzeko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 269. orr.
Krudeltasuna naturaren baitan dago; denok jaiotzen gara krudeltasun dosi batekin, eta heziketak bakarrik aldatzen du. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 152. orr.
Lewis Thomas-en iradokizuna aintzat hartzera, eragiten digun harridura-dosiaz neur daiteke lan baten interesa. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 69. orr.
Hainbesterainoko literatura, krimen, abentura eta misterio-dosiak aspertu egin zuen azkenerako. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 54. orr.
Gehiegizkoa izango zen bestela gizarteratze dosi hura egun bakar baterako. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 65. orr.
Gaztetako ondoeza, damu dosi txikiak eskarmentuaren kanpoko igurtzialdiekin konbinatuz senda daitekeena. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 123. orr.
dira dosi (3); dosi bat (7); dosi egokietan (3); dosi handia (3); dosi handiagoak (3); dosi handiak (3); dosi txiki (3); dosi txikietan (7); dosi txikitan (5); eta dosi (3); hiru milioi dosi (3); kokaina dosi (3); milioi dosi (7); pozoi dosi (3)