Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dortsal (orobat dorsal g.er.) 1 iz kirol elastikoetan, bizkarreko zenbakia.

Bizkarrean 1 zenbakia zeraman dortsalarekin abiatu zen atzoko erlojupekoan.  Berria - Kirola   2004-09-30

201 dortsala eramango du Belokik.  Berria - Kirola   2004-04-01

Elastiko bat oparituko zaie lasterketa egunean, dortsala jaso ondoren.  Berria - Kirola   2006-01-13

Hala, 250 atleta inguru geratu dira dortsalik gabe, eta datorren urtea arte itxaron beharko dute Behobia-Donostian korritzeko.  Berria - Kirola   2004-11-13

• 2 izond fonetikan, bizkarkaria.

Lepokari (ing. laminal) zehatzagoa da bizkarkari edo dorsal baino, mihi-bizkarra oso eremu zabala delako (mihi-puntta eta erroa ez beste, guztia da berez dorsum deitzen dena).     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 109. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus