Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Dortoka bat erostea erabaki dut. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 47. orr.
Poliki, dortoka baten maskorra balitz bezala. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 63. orr.
Bud hankaz gora dagoen dortokaren gisara saiatu zen lepoa luzatzen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 36. orr.
Dortoka txiki batek loto loreen artean gorde du bere buru zimurra. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 78. orr.
-Wendy, ikusten al dituzu dortokak arrautzak hondarretan ezkutatzen? Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 72. orr.
Maskota gisa erabiltzen diren narrastiak dortokak, esaterako kutsadura iturri arriskutsua dira. Berria - Gaiak 2004-12-08
Oskolean harribitxiak sartuta zituen dortoka erraldoi bat dir-dir zegoen leiho ondoan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 52. orr.
Gauzak mantso doaz, dortoka baldarrak bezala. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 144. orr.
-Ez al duzu motxila kenduko gosaltzeko? dortoka bat dirudizu -esan dio aitonak. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 23. orr.
Erbiaren eta dortokaren ipuina kontatu zidan aitonak. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 27. orr.
Akilesek ez du inoiz ere dortoka harrapatuko, hura harrapatzeko egin behar duen distantziaren erdia egiten duenerako dortokak, apurtxo bat bada ere, aurrera egin izango duelako bere bidean. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 98. orr.
Hinduen ustez, elefante batek eusten dio munduari, baina, badaezpada, hinduek berek dortoka bat jartzen dute elefanteari eusten. Berria - Kultura 2006-02-12
· -Lehorreko dortokek lurruna arnasten al dute? Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 257. orr.
Egiazko kareta (Caretta careta) eta larruzko dortoka (Dermochelys coriacea) espezieak dira amuon biktima nagusiak. Berria - Gaiak 2004-09-24
Dortokazko armazoi beltzeko betaurrekoak erorixeak zituela bere sudurtzarraren gainean. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 161. orr.
Eskorpioi, katapulta eta baleztei buruz, eta baita dortoka eta dorreei buruz ere, azaldu ditut niri egokiak iruditu zaizkidan guztiak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5210. orr.
Dortoka, lubetak betetzeko erabiltzen baita (eta harresiraino iristeko ere balio baitezake), honela egingo da: [...]. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5150. orr.
Makina hori dortokaren antzekoa zen, baina erdian katapulta edo baleztetan egiten denaren antzeko erreten bat izaten zuela pilastren gainean bermatuta. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5130. orr.
· Hondeatzeko erabiltzen diren dortokak (grezieraz orynges deitzen direnak) goian esandakoaren araberakoak izaten dira hauek ere, baina aurrealdea triangelu baten angeluen itxurakoa izaten dute, hain zuzen ere harresietatik geziak botatzen zaizkienean, jaurtikiek ez dezaten aurrealde zapalean jo. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5170. orr.
Noizean behin zuhaitz enborrak ikusten dira urazalean, eta dortoka maskorren bat ere bai. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 16. orr.
Aho parean paratu dizkit patetikoki pintaturiko azkazalak, gorritik baino laranjatik hurbilago dagoen kolorez pintaturiko gainazal arrailduak, dortoka hatzak. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 53. orr.
· Ia milioi erdi itsas dortoka erortzen dira urtero, munduan tretzan dabiltzan arrantzontzien amuetan. Berria - Gaiak 2004-09-24
Ariete-dortoka bat ere harresira bultzaka hurbiltzen ari zenean, soka bat bota zioten begizta bat eginda, eta arietea harrapatuz, danbor baten bitartez dibidietak biraraziz eta arietearen burua airean esekiz, ez zioten utzi harresia ukitzen. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5290. orr.
dortoka bat (15); dortoka baten (6); dortoka eta (3); dortoka uhartea (5); eta dortoka (7); eta dortokak (3); eta dortokaren (3)