Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dorretxe iz dorre itxurako etxea.

Hiribilduak sortu aurreko garai hartan, eta ahaide nagusien borroketan halako garrantzia hartuko zuten dorretxeak eraiki baino lehen, gazteluak omen ziren lurraldearen egitura eta erresumaren batasuna bermatzeko euskarri.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 125. orr.

Behin, Bustinagako dorretxean engainuz sartu, eta barrukoak, umeak eta guzti, gupida gabe hil zituzten Iturzatarrek.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 156. orr.

Arizkungo plazan bertan dagoen dorretxe ederrenetakoa, ederrena ez bada.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 87. orr.

Aitona Nikolasek testamentean urroztarren dorretxea esleitzen ziola.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 167. orr.

Oin karratuko dorretxe antzeko bat da Olasagasti.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 63. orr.

Harri berde bat, esmeralda bat, dorretxe itxura zuena.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 180. orr.

Jusuf Khanek, diotenez, harrizko dorretxe bat eraiki zuen orduan ibai ertzean, mendi magalean.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 172. orr.

Zu baitzaitut babesleku, etsaien kontra dorretxe sendo.  Elizen arteko biblia   Sal 61,4

Urdinagoak zirela berak Bakuko dorretxeko teilatuan eraikitako kaiolan sartu zituen txorien hego-kolorea.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 179. orr.

Behin batean, dorretxekoen afalostea alaitzera koblakari gazte bat iritsi zen, Barasoaingo Gutier.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 44. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere dorretxerat (5); dorretxe bat (4); dorretxe hura (3); dorretxearen aitzinean (3); dorretxeko jauna (5); dorretxerat joaitea (3); larreako dorretxeko (3); osabaren dorretxean (3); urroztarren dorretxea (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus