Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dorre (orobat torre g.er.) 1 iz eraikin altua eta meharra, askotan eliza, gaztelu... bati buru ematen diona, edo babesgarri edo talaia bezala jasotzen dena.

Hauskaitza, altzairu eta burdinaz egina eta harrizko dorre eta gotorleku menderaezinek gordea izan arren, Atea zen gakoa, harresi zeharkaezin eta garai haren gune ahula.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 120. orr.

Ikus dezaket elizako dorrea eta, haren azpian, eskolako teilatua.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 10. orr.

Erregina dorrearen gorenera igo zen, zubia igoarazi, dena itxi, eta handik hitz egin zion Mordret traidoreari: [...].  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 96. orr.

Lanparagileen Kalera iristean dorre guztietako kanpai guztiak errepika ari ziren arranditsu.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 45. orr.

Defentsako lanetan harresi, dorre eta ateen kalkulua sartzen dira eta etsaien etengabeko erasoei eusteko ikuspegiarekin egin behar dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 590. orr.

Eiffel Dorrea ikusi nahi dut!     «Bizia lo», 2003 - 20. orr.

2 (izenodoekin)

Dorre altuenak distira egin zuen, orratz distiratsu baten antzera.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 134. orr.

Katedralaren dorre lirainek [...] kontrastearen medioz, urrunago barreiatzen dute.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 235. orr.

Laster heldu ginen dorre nagusiaren zilindro erraldoiaren parera.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 277. orr.

Hiri inguruan harresi handi eta sendoa eraiki zuten, dorre tinkoz babestua.  Elizen arteko biblia   1 M 1,33

Bi dorre almenadunek zaindutako ate batetik iragaten zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 17. orr.

Bazen hiriaren erdian dorre gotortu bat eta han babestu ziren hiriko nagusiak.  Elizen arteko biblia   Epa 9,51

Zurezko dorre higikorra egin eta, hirira hurbildurik, harresietako dorre bat eraitsi eta hartu egin zuen.  Elizen arteko biblia   1 M 13,43

Une hartan bertan, jauregi handiko ateen parera iritsi zen, dorre distiratsuaren azpira.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 21. orr.

Udaletxeko dorre gotiko banderez eta lorez apainduari beste argazki bat atera zion bere Leica berriarekin.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 224. orr.

Egia zen, beraz: bi hegazkinek jo zuten dorre bikien kontra, eta hauek porroskaturik erori ziren.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 123. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zorionak eman zizkien dorre-eraikitzaileei, asmamena eta sormena bezalako dohain modernoez blaituriko beren sen praktikoarengatik.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 299. orr.

Dorre-gaztelutxo hau inguratzen duen pareta borobilean, bi leiho ilara oso ageri dituk, elkarren gainean paraturik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 23. orr.

Patxik pentsatzen du, Erromesene inguratzen duen dorre-hesi hartan, habeak gurutzatuko dituztela noizbait, punta batetik bestera.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 134. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Kontrol-dorre bat ere eraikita daukate palestinar honen etxebizitzatik 10 bat metrora.  Berria - Mundua   2004-02-11

Gerlariek eraso-dorreak jarriko dituzte zure kontra, lubetak eraikiko zuri erasotzeko eta ezkutu-hesia jarriko beren babeserako.  Elizen arteko biblia   Ez 26,8

Eliza-dorre batek zeru-goirantz egiten omen du, zeruaren promes delako.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 88. orr.

Granitozko bitxi erraldoi, farfaila bezain arina, igotzeko zurubi bihurriak dituzten dorrez eta ezkila dorre lerdenez betea.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 311. orr.

Argi dorre gorria itsas-hegi muturrean.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 166. orr.

Gipuzkoa aldeko kostalde guztia ageri zen, baita Lapurdikoa Miarritzeraino ere, honen farol-dorre zuri luzea ongi xamar bereiz zitekeela.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 131. orr.

Talaia-dorrearen adarrak hurbileko mendixken altuera gainditzen zuen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 223. orr.

Txarrantxa-hesia, lau bazterretan zaintza-dorre bana zuela, errepidearen ondotik hedatzen zen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 132. orr.

Astiro, Osgiliathen eraikiriko setio-dorre handiek aurrera egin zuten ilunpetan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 116. orr.

Lurra jaten zuten makinekin, burdinbide eta galdara ugariekin, hozte-dorreekin, hodi-sare eta tailerrekin, egiazko hiria zen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 149. orr.

Eta zuri, artzain-dorre, Sion hiriko gotorleku horri, berriro itzuliko zaizu antzinako agintea.  Elizen arteko biblia   Mi 4,8

5 irud/hed

Liburu-metak balantzatxoa egin zuen, ematen zuen orduantxe bertan hasiko zela denda bitxi hartako antolaketa prekarioaren hondamendia, baina liburuen dorrea, eroriko ez eroriko ibili eta gero, ez zen suntsitu.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 230. orr.

Haren pisuak liburu-dorrea desorekatu zuen, eta, liburu guztiak bertan behera eroriko zirela zirudienean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 7. orr.

Albertok musika-dorrearen ondoan segitzen zuen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 132. orr.

Bidearen ondoko goi tentsioko dorre batera igo zen eta elektrizitatea eroaten duten kableetako bat ukitu zuen.  Berria - Euskal Herria   2006-01-17

Irungo Pausua auzoko beste argindar dorre batean beste lehergailu bat zegoela jakinarazi zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-09-28

Haize erauntsiek zuhaitz eta dorre elektriko ugari bota dituztela aditzera eman dute.  Berria - Mundua   2004-08-14

Zortzi dorre elektriko lehertarazi nahi zituzten.  Berria - Harian   2005-03-10

Luizia izandako lekutik metro batzuetara dorre meteorologikoek neurketak egiten dituzte momentu oro.  Berria - Harian   2005-12-21

6 dorre gain (orobat dorregain) iz

Hipogrifoak bere hego indartsuak astindu eta han joan ziren berriro goraka, Mendebaldeko dorre-gainaren pareraino.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 334. orr.

Orduan, ahalik eta lasterren, zoru gainera egin zuen jauzi dorre-gain hartatik, eta erreskadan ezarri zituen agudo sukaldeko gainerako aulkiak.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 120. orr.

Mintzo bai mintzo zen Pacelli aita saindua edozein gaiez, baina entzuten, entzuten ote zuen araberan, Erromako dorregain hartarik, behereko elizaren deia.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 91. orr.

Arbadeko gizonak, zure armadarekin, zure harresietan zeuden zainketan, eta Gamad-ekoak zure dorregainetan.  Elizen arteko biblia   Ez 27,11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

argindar dorre (5); argindar dorre batean (4); babel dorre (3); babelgo dorre (4); bat dorre (5); bere dorre (4); bi dorre (16); centerreko dorre (5); detcheverry dorre (6)

dorre bana (4); dorre bat (27); dorre batean (18); dorre bateko (3); dorre baten (7); dorre batera (3); dorre batetik (4); dorre batzuen (3); dorre bikiak (9); dorre bikiak zeuden (4); dorre bikien (25); dorre bikien aurkako (4); dorre bikien kontra (4); dorre bikien kontrako (4); dorre bikietan (3); dorre elektriko (3); dorre eta (21); dorre eta gaztelu (5); dorre gainean (7); dorre gainetik (5); dorre garai (3); dorre garai eta (3); dorre haietarik (3); dorre handi (7); dorre handi bat (5); dorre hau (4); dorre hori (3); dorre ilunaren (5); dorre iluneko (3); dorre moduko (4); dorre nagusiaren (5); dorre osoa (5); dorre sendo (3); dorre zahar (4); dorre zaharra (4); dorre zuri (3); dorre zuriak (3); dorre zuriaren (5); dorre zuriko (4)

eko bi dorre (4); eliza dorre (3); ere dorre (3); eta dorre (29); ezkila dorre (6); gazteluko dorre (6); goi tentsioko dorre (3); hiru dorre (3); katedraleko dorre (3); lau dorre (4); marfilezko dorre (3); new yorkeko dorre (8); piarres detcheverry dorre (6); tentsioko dorre (3); trade centerreko dorre (5); yorkeko dorre (8); yorkeko dorre bikien (5); zaintza dorre (3); zegoen dorre (3); zen dorre (5); ziren dorre (8); zuen dorre (7)

babelgo dorrea (5); don justinianoren dorrea (3); dorrea bera (3); dorrea deitzen (3); dorrea egin (3); dorrea eraiki (3); dorrea ere (6); dorrea eta (10); dorrea ikusi (4); eiffel dorrea (24); eiffel dorrea ikusi (3); eliz dorrea (5); eliza dorrea (4); elizako dorrea (6); eta dorrea (12); ezkila dorrea (12); gure dorrea (4); gure ezkila dorrea (7); justinianoren dorrea (3); kanpai dorrea (3); liburuen dorrea (3); marfilezko dorrea (3); olaso dorrea (3); orthanc dorrea (3); pisako dorrea (9); pisuko dorrea (3); zen dorrea (3)

bainan dorrearen (3); bi dorreak (8); bordagaineko dorrean (18); don justinianoren dorreak (3); dorreak eraiki (5); dorreak eraikitzen (3); dorreak eta (11); dorreak ikusi (4); dorrean zegoen (4); dorrean zeuden (3); dorrearen goiko (3); dorrearen historia (3); dorrearen inguruan (4); dorrearen puntan (5); eiffel dorrean (3); eiffel dorrearen (7); eliz dorrearen (5); eliz dorrearen historia (3); eliza dorreak (4); eliza dorrean (3); eliza dorrearen (6); eraso dorreak (5); eta dorreak (9); eta dorrean (3); eta dorrearen (5); ezkila dorrearen (5); genuen dorrearen (3); justinianoren dorreak (3); kastillako dorreak (3); katedraleko dorreak (4); katedraleko dorrean (3); londresko dorrean (5); sarako eliz dorrearen (4); zuen dorrean (3)

bi argindar dorretan (3); bi dorreen (3); bi dorren (3); bordagaineko dorrerat (4); dorreen eta (5); dorreetako batean (3); dorreko atea (4); dorreko erlojua (4); dorreko gela (4); dorrera igo (8); dorrera itzuli (4); dorrera joan zen (4); dorrera sartu (3); dorrerik altuenean (3); dorrerik luzeenak (3); dorretik eta (3); dorretik jaitsi (5); eliz dorreko (4); eta dorreen (4); eta dorreko (6); eta dorrerik (5); eta gryffindorreko dorrerantz (3); ezkila dorreko (4); gryffindor dorreko (4); gryffindor dorrera (3); gryffindorreko dorrera (13); gryffindorreko dorrera itzuli (3); gryffindorreko dorrerantz (7); gryffindorreko dorretik (3); harrizko dorretik (3); sikemgo dorreko (3); zaindaritza dorreko (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus