Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horrekin ez aski, harria atera ondoan, haste lan dorpeena: malda zutari goiti burdin harria karreatzea mandoz, sigi sagaka bidea eginik mendi gainera. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 72. orr.
Hauei ez zitzaien lantegietan lan egiten uzten, beti lan dorpeenetara igortzen zituzten. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 154. orr.
Himalaya-tik hurbil diren Pakistan-eko mendietan lur-ikara dorpe bat senditu dute hango jende gaixoek. Herria 2005-10-20
Bi aldiz agertzen da Berterretxen kantore famatüan, XV. mentean agitüriko gertakari torpe baten üngürüan. Herria 2001-09-20
Bizitze dorpea ez aski izanez, horra aitzina zauriaren gainean pikoa, 1898ko buruilan Garralda erre baitzen. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 81. orr.
Erabat bakarrik egotearen sentipenak harlauza baten pisu dorpeaz zanpatzen zidan bihotza. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 75. orr.
Eritasun luze dorpe baten ondotik pausatu da Pierrette Goyenetxe. Herria 2005-04-28
-Eta hor, itsasoan, aipatzen dituzun mementu dorpeak baditeizke, halarik ere. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 62. orr.
Handiagotzen zen egoera dorpeetan; ihardokitzea zaila zen, aldiz, lehiarik ez zenean. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 178. orr.
Eginkizun dorpe eta arriskutsua zuten. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 274. orr.
Batzuendako dorpea dela elkartasuna. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 63. orr.
Bakartasuna zama dorpeegia zen eramateko. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 69. orr.
Isiltasun dorpea hedatu zen ostatuaren barnean. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 46. orr.
Bere seme zendu berriaz mintzatzeko "gorputza" bezalako hitz dorpea ama batek ez dezake sekula erabil. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 40. orr.
Itxaro Bordak zoragarri azaltzen du hori olerki batean: "Ardura dorpea da idaztea". Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 370. orr.
Gregoriok ez zuela hain dorpe hil nahi, pentsatu izan dut. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 165. orr.
Ari ginela gau hartan gure lanaren dorpeaz, apez buruzagiak erran zigun: [...]. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 45. orr.
Gauzen dorpea eztitzen zuen barneko indarrak, mundu honen atsegabei zentzu bat emanez. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 21. orr.
Joanes arras ahuldurik atera zen, nahiz eta sei hilabetez baizik ez zuen jasan herio zelaien dorpea. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 14. orr.
Ene dorpea, alabaina! Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 107. orr.
Gainerat, pondu batzuetan, dorpe aire hori nolazpait goxatzen ahal omen litake, erretreta apalenak doi bat goratuz edo hola. Herria 2003-05-15
Jean-Pierre Raffarin gobernuburuak dauka denen onetan ari dela eta akulatu nahi dituen aldaketak baitezpadakoak direla dorpe-aireño bat kausitzen ahal bazaiote ere. Herria 2003-05-15
aski dorpea (5); dorpe bat (7); dorpe batean (4); dorpe batek (3); dorpe baten (5); dorpe baten ondotik (3); dorpe eta (7); dorpe huntan (3); dorpea da (6); dorpea ez (3); dorpea izan (4); dorpea izanen (3); dorpea zen (3); egoera dorpe (3); eritasun dorpe (5); eta dorpe (5); isiltasun dorpea (3); lan dorpea (6)