Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eguzkia iparraldeko ikusmugan agertuko da, oso zurixka, baina izotz tontorrak doratuko ditu. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 358. orr.
Argi artifizialarekin azaleko letra doratuek nabarmenagoak ematen zuten. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 17. orr.
Zilar doratuko gerriko bat. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 111. orr.
Horman, leiho artean eskegirik, gurutze moduan txirikordaturiko betibiziak, pildak, jaka zahar doratuak, banderak, zapiak. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 134. orr.
Mooney andreak tximinia gaineko erloju txiki doratuari begiratu zion instintiboki. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 93. orr.
Ate zuria zuen, moldura doratukoa. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 169. orr.
Bizarra ondo egindako aurpegian uztai doratuzko betaurrekoak zituen gizon txiki bat. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 126. orr.
Seda gorrizko paper pintatua ikusi zuen orduan, papagaio-buru zurbil doratuez apaindua. Matías Mujika «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 59. orr.
Edo, sentituago mintzatuz, eskua ate-sagar behiala doratuan jarri nuelarik: kanelazkoak egiten ditizten Minkiewiczenean sonbrailuak, ez zain iruditzen? Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 50. orr.
Behin, eguzkia sartu aitzineko ordu doratuetan. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 59. orr.
· Bere betaurreko uztai-doratuen bristada. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 324. orr.
Labadora handi horietako batean sartu, eta zentrifugatuan doratu on bat emango nioke batzuetan ñoñostiar honi, baina ez diot ezer esan. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 119. orr.