Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dontzeila 1 iz birjintasuna atxiki duen emakumezkoa.

Zeusen burutik Atenea bere alaba agertu zen, oinetik bururaino armatuta eta hogei urteko dontzeila.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 192. orr.

Esklabo horietan bada dontzeila ezti bat, ezin ederragoa, Kogatra izenekoa.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 29. orr.

Jeanne d´Arc bezalako dontzeila baten asmo zerutiarrak bete zuen Gilles arduragabearen hutsunea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 64. orr.

Birjina garbia zen eta dontzeila, eta gainera, ezkontzeko hitzemana.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 40. orr.

Dontzeila gerlaria nauzu eta nire eskua ez da leuna.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 297. orr.

Galaia jaiki eta trebe da jantzi, haren bisitako; dontzeila zena horra desdontzeilatu sekula santako.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 170. orr.

2 (izenondo gisa)

Neskatilak neskatilak neskatilak dira, neskatila dontzeila luzera lirainekoak, neskatila gazte uzta berrikoak!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 252. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Itsats zakizkio halako Semearen Ama txit eztiari: izan ere, zeru eta ortziaren zabalak eduki ezin adinako Semea sortu baitzuen, eta, hala ere, bere sabel santuko gelatxoan eraman eta dontzeila-altzoan hazi zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1201. orr.

Hemendik aurrera zikoitz-antza joka heure dontzeila-presentziaz; jarri elkarretaratzeoi prezio garestiagoa mintzaldirako agindu soila baino.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 51. orr.

· Agintaritzat hartu zuen neskatxa eta morroi leiala izan zuen artzain-dontzeila zerutiarrak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 64. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dontzeila gerlaria (3); dontzeiletan eder eta (3); ene gorteko dontzeiletan (4); eta dontzeila (4); gorteko dontzeiletan (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus