Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

donostiar izlag/iz Donostiakoa, Donostiari dagokiona; Donostiako biztanlea.

Jesus Maria Arozamena donostiar kazetari eta idazleak.  Askoren artean   «Rataplan» - 19. orr.

Hau irakurrita, zer ote diote donostiar jauntxo liberalek?  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 83. orr.

Donostiar jendeak, umore onaz gainera, buru ona ere bazuela gauzak buruz ikasteko.  Askoren artean   «Rataplan» - 45. orr.

Donostiar izaera alaia da, jostagarria, eta edozein xehetasunetan bilatzen ditu dibertsioa eta entretenimendua.  Askoren artean   «Rataplan» - 11. orr.

Haur donostiar bat, Jose Maria Usandizaga, pianista goiztiarra Kasinoan.  Askoren artean   «Rataplan» - 106. orr.

Donostiarra zen, baina umetan Baionan ikasia, eta ondoren bizitza osoan ia Euskal Herritik kanpo ibilia.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 113. orr.

Gu biok ere donostiarrak gaituk!  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 28. orr.

Arratsalde tristea izan zen, hileta-egun hartakoa, grisa, oso euritsua, oso donostiarra.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 112. orr.

Donostiako jende zintzoa, donostiar aspergarriak.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 62. orr.

Ingelesen okupazioa baino lehenago, lehoi hura harri urdinezkoa izan zela esaten zuten donostiar zaharrek.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 36. orr.

Darko Kovacevic-ek du donostiarren tanto bakarra sartu.  Herria   2003-09-25

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus