Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

donario 1 iz dohaina, grazia.

Sekula emakume gazte batek izan duen bihotz-ebasle ospe handiena lortu zuen Barbarak: neska haren donarioak zentzua lapurtu ziela esan ohi zuten inguruetako mutil gazteek, amodio-minetan egoteak loa ebatsi ziela ostatutik igarotzen zirenek, neskaren bihotz-hoztasunak taupadarik gabe utzi zituela inguruko gizonezko guztiek.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 15. orr.

Arropa garbitzen ari da neska bat, beti bezala polita eta donarioz betea.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 15. orr.

2 baretasuna, gelditasuna.

Euria hasten du, donarioz, xehe.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 22. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus