Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
donado izond/iz ipar ezkongaia; bereziki, mutilzaharra.
Egun horretan donadoak eta mutxurdinak bazihoazen Donibanera, elgar ikusteko eta geroko esposgai baten atzemaiteko menturan. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 92. orr.
Bera eta andreaz bestalde, etxe handi hartan bizi zen Xan, haien semea, berrogeita hamar inguruko donadoa, sekulan ezkontzeko ideiarik agertu ez zuena. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 50. orr.
Halaz donadoen bakartasunean ezjendetzen ari ziren. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 43. orr.
Sohüta gaineko Hoki auzoan bazaukan idazleak osaba donado bat, ermita gisa bizi zena. Herria 2005-07-28