Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hurrengo igandean, elizara iritsi nintzenean harmonioa jotzera, aitorpenek on egiten zutela esan zidan don Hipolito erretoreak agurtu orduko. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 95. orr.
Arestian aipatu dugun Don Juanek (Don Carlosen aitak), egun haietantxe egin baitzion muzin, ofizialki eta Parisen, Espainiako tronuari. Txillardegi «Putzu», 1999 - 11. orr.
Une hartan bertan iritsi zen don Karlos Borboikoa, erregenahia, jeneral karlisten estatu nagusiaz eta Vendéeren aldeko zenbait frantsesez inguratua. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 87. orr.
Andres Hurtadoren familiak eta don Píorenak berarenak badute antzekotasun bat baino gehiago. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 17. orr.
-Ez, don Leonardo; ez, nik dakidala -erantzun zion mezulariak, begiak zoruraino jaitsiz. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 13. orr.
Ni niz don Michelco Ortitz de Miranda, San Augustinen kalonjeen ordenakoa, hemengo musika maisua eta liburuzaina. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 181. orr.
-Berori ez al da don Roman? Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 53. orr.
Ez gaituk basatiak -gehitu zuen, tartean sarturik, don Ottaviok. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 447. orr.
-Santu guztien egunetik aurrera hobe zenukete alde egitea -esan zigun don Tirsok-. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 169. orr.
Esaiok don Pedrori oraintxe joango natzaiola."Fierabraseko baltsamoz" sendatu nahiko ditu Don Kijotek bere zauriak. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 44. orr.
Ez da ikusten, katalan batek Don Pelaio zergatik kontsideratu beharko lukeen bere historia propioagoa Joana d'Arc baino. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 9. orr.
Zakurrak dirua balu, Don Zakur. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 164. orr.