Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bidaiariek kafea eskatu zuten eta dominoan jokatu zuten. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 197. orr.
Larunbat gauean soldata osoa etxera eramaten zuen eta bere andreak aste-saria ematen zion dominoan jokatzeko eta baso erdi batzuk hartzeko. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 18. orr.
Kafean geratzen ziren bezeroak dominoan edo karta jokoan ari ziren. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 29. orr.
Dominoko fitxekin ibiltzen da bukian, ezjakina. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 160. orr.
Ez daukagu ez kartarik ez partxisik ez dominorik. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 36. orr.
Gure inguruan, bezeroak, fusila belaun gainean zutela, domino-jokoan ari ziren. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 22. orr.
Igandeetan, bainua, meza, domino-partida edo autoan paseoa arratsaldean. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 53. orr.
Domino-fitxen modura erortzen dira orduan, aurrez hain ongi prestaturiko hitz, esaldi, errima eta argudioak. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 19. orr.
Eta Allikeneren ordezko lau etxaburuak, bart azaldu neuanez, lau domino piezatxu zut... Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 23. orr.
Goian-behean ari zuen euria, eta ohi baino lehenago bildu ziren besteak ere arratsalderoko buki-domino partidara. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 156. orr.
Errusiar dominoa erori orduko, Brasilera jo zuten merkatuek. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 163. orr.
Ibiltzeko ere, lanak: beldurrez ematen nuen pauso bakoitza, uste bainuen aski izango zela liburu bakar bat ukitzea den-dena erortzeko domino-efektuaren eraginez. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 228. orr.
Citroen itzultzen bada, litekeena da talde gehiago ere itzultzea; aurten bezala, domino efektua egon daiteke. Berria - Kirola 2006-01-19
domino efektua (5); domino jokoan (3)
dominoko fitxak (3)