Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dominikar 1 izlag/iz Dominikakoa edo Dominikar Errepublikakoa, Dominikari edo Dominikar Errepublikari dagokiona; Dominikako edo Dominikar Errepublikako herritarra.

Autoan bertan dominikar mediku batek injekzio loeragilea sartu zion.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 277. orr.

Dominikar erbesteratuen zirkuluetan sartu ahal izateko estakuru, aitzakia edo koartada moduan ustezko tesi baten idazketa erabiltzea.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 279. orr.

Jenerala Trujilloren ahaidea denez, honezkero Bosch Dominikar Armadako ofiziala da.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 118. orr.

Ikaragarri bezain zinematografikoa da Trujillo diktadore dominikarraren aginduz 1956an New Yorken bahitu, torturatu eta betiko desagerrarazi zuten Jesus Galindezen bizitza.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 113. orr.

Zakar hartu zuen neska dominikarra, kontrolatzera bidalia zelakoan.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 172. orr.

Hector, Francisen mutilaguna da, dominikarra.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 28. orr.

Bost milioi dominikarrek dute bozkatzeko eskubidea igande honetan.  Berria - Mundua   2004-05-16

Dominikarren lehendakari ohiak.  Berria - Mundua   2004-05-16

Otsailaren 14an Ouanaminthe herrian bahitutako hamabi dominikarrak atzo askatu zituzten.  Berria - Mundua   2004-03-14

2 domingotarra.

1314an jadanik Strassburgen dago Dominikar Komentuaren Nagusi bezala eta hiri horretan loratze-gune nagusia izan zuen alemaniar Mistika indartsuaren gidari gisara.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 6. orr.

Lehen predikari dominikarra, Johannes Eckhart da, alemaniar Mistikaren ordezkari indartsu eta sakonena.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 2. orr.

Ordena dominikar berri eta berritzailearen komentuak, eta hemen zehatzago esateko lekaime dominikarrenak.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 2. orr.

Aski genuen aita Boyer jesuita edo aita Garrigou Lagrange dominikarra entzutea [...] aita Teilhard de Chardin, aita de Lubac edo aita Congar batzuez hitz egiten, asmatzeko zer ote ziren Joana Arkekoaren edo Savonarolaren denboretako inkisidoreak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 165. orr.

3 Dominikar Errepublika

Hispaniola uhartearen hegoaldean izan da hondamendi handiena, Dominikar Errepublikak eta Haitik muga egiten duten eremuan.  Berria - Mundua   2004-05-26

Horrez gainera, zerbait gertatu bide zitzaion Jesus Galindezi Dominikar Errepublikan bizi izan zen denboraldian, Rafael Leonidas Trujillori betierako mendeku mina gorde ziezaion.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 280. orr.

Manhattango etxebizitzan sorgortu, bahitu eta hegazkinez Dominikar Errepublikara eraman zuten, Leonidas Trujillo diktadorearen aginduz, eta hantxe bertan akabatu zuten, torturatu eta gero.  Berria - Kultura   2006-03-12

Manhattango etxebizitzan sorgortu, bahitu eta hegazkinez Dominikar Errepublikara eraman zuten, Leonidas Trujillo diktadorearen aginduz, eta hantxe bertan akabatu zuten, torturatu eta gero.  Berria - Kultura   2006-03-12

Pascual hau Dominikar Errepublikako polizia izan zen eta urte mordoan Haitiko mugan lan egina.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 78. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus