Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
domingero izond/iz adkor hobbyetan igande eda jaiegunetan baino aritzen ez dena.
Portuan, enbarkazio gehienak herrikoak ziren, bertako arrantzaleenak, baina aberats domingeroen bi yate ere bazeuden, udaldian erabiltzen zirenak batez ere. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 173. orr.
-Nola jasan dezakek halako domingero koadrila bat hire inguruan? -galdegin zion lehengoan Fernani. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 67. orr.
Leku txiki, heze, zikin, triste, domingeroen hondarrez betea iruditzen zitzaidan orain, bertara joanda. «Kuskue tanden», 2004 - 230. orr.