Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dominatzaile 1 izond menderatzailea.

G. Vacher de Lapouge-rentzat [...] eliteko arraza, dominatzaile eta kreatiboa ("homo europaeus") nordikoa da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 195. orr.

Klase dominatzaileak boterea emango al dio herriari negoziaketen bidez? hori da gure galdera.  Berria - Mundua   2004-08-25

Sariak eta zigorrak erabiltzen ditu kultura dominatzaileak bere helburuak lortzeko.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 166. orr.

Beraiek dira identitate dominatzaileak razional, liberal, moderatu bezala jendaurrean justifikatua agertzeko [...] behar duen berme baliotsuena.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 17. orr.

Jokabide horiek ezarritako normetatik kanpo daudenez, anormaltzat jotzen dituzte, eta kultura dominatzaileak mespretxatu egiten ditu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 167. orr.

2 nagusitzen dena.

Michael Shumacher izan zen bizkorrena, baina Ferrari etxea izan zen Australiako sari nagusiko entrenamenduetan dominatzailea.  Berria - Kirola   2004-03-07

Arraunean hainbat aro izan dira, eta aro bakoitzak pare bat edo hiru dominatzaile izan ditu, baina, hala ere, denbora tarte handiak izan dira Kontxako Banderaren amaieran.  Berria - Kirola   2004-09-12

Beroketa besterik ez zen hura, ordea, tanto motzak, dominatzaile garbirik gabe, eta huts handiekin.  Berria - Kirola   2004-10-31

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kultura dominatzaileak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus