Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dominatu, domina, dominatzen (orobat domeinatu) 1 du ad menderatu, mendean eduki.

Ez litzateke errealitatearen gaineko fikziorik egongo baldin gizakirik ez balego; eta gauza demostratua da gizakiak, gizaki denetik, errealitatea ikusi, interpretatu, dominatu behar izan duela.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 16. orr.

Merkatariek dominaturiko herria baitzen S.Vicente, eta gremioa zuten bilgune. aurkezpen on batek, normalki, lan on bat esan nahi du, ikasleak akademiako estandarrak dominatzen dituen seinale baita.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 149. orr.

Aitzitik, Modernitatea "giza eskubide naturalen" aroa da hiriaren aurrez aurre, eta gizakiak Natura kasik etsai bat bezala menperatzeko eta dominatzeko aroa ber denboran.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 105. orr.

Atzean, Elkorok oso ondo eutsi zion, dominatu gabe baina zakur zaharra dela erakutsiz.  Berria - Kirola   2004-08-27

Bi bikoteak elkar ezin dominatuta ibili ziren partida guztian zehar, horrek dakarren nekearekin.  Berria - Kirola   2004-12-12

2 nagusi izan, nagusitu.

Oraindik ere belaontziak dominatzen zuen mundua.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 269. orr.

Nazioarteko ekonomia 40.000 transnazionalek dominatzen dute.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 240. orr.

"De hominis dignitate" ideiak dominatzen ditu Pico della Mirandola edo Ficino-ren filosofia ez ezik, pintura eta eskultura berriak ere.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 276. orr.

Horrela erlatibismoaren kontzientziak "balioen filosofiak" piztarazi ditu, krisiarekin batera, XIX. mendean (Lotze, etc.), XX. mendeko lehen laurdena ere dominatuz.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 58. orr.

3 ikusmenean izan.

Donibane Garazi dominatzen duen gaztelua kolegio bat da.  Berria - Euskal Herria   2006-04-21

Robert Collegeren erdigunea -Hamlin Hall, Mehmet Konkistatzailearen Europako gaztelua dominatuz- Cyrus Hamlinek eraiki zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 295. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aise dominatu (4); aise dominatu zuen (3); behera dominatu (3); dominatu behar (3); dominatu eta (3); dominatu zuen (10); dominatzea lortu (5); goitik behera dominatu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus