Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jendeak domestikatu egin zituen animaliak literaturan, humanizatu, giza ezaugarriak eman. Berria - Kultura 2006-05-02
Psikoanalisia, beste ezeren gainetik, norberak bere barruko bulkaden berri izateko prozesua da, eta sarritan horien berri izan eta ikusten du ez dela erraza horiek domestikatzea. Berria - Harian 2006-05-06
Ilgorak indarra eransten omen dio izadiari: arinenak, gutxien domestikatu eta kontrolatuak aiseago antzematen omen dio. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 287. orr.
Seguraski, gure belarriak musika askotarikoa eta sarritan entzutearen poderioz domestikatu egin direlako, nahitaez aurrekoaren tonua hartzera jotzen dugu. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 121. orr.
Tradizio domestikatu baten aitzakiaz mozorroturiko topikoen, iragan interesatuaren, dogmaren eta leiho itxien defentsa baino haratago, beti haratago dago aitaren etxea, eta hori seinalatu behar du bere burua letren errepublikan kokatzen duen artistak. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 50. orr.
Zoaz Angelu hiriko itsas bazter domestikatura! Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 10. orr.