Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Domeka batean, irratiz partiduak entzuten egozala, armadoreak hots egin eban: [...]. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 47. orr.
Domeka hura meza luzea baino aspergarriagoa izan zen. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 88. orr.
Ahaztu baino lehen, Eusebia izan da arrastian, ezagutzen ez nuen botika bat eskatu dit eta bihar etortzeko esan diot, nahiz eta domeka izan ostatuko atetik sartuta kasu egingo diozula. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 17. orr.
-Baina gaur domeka da... betiko pastelak ekarri dizkizut, sukaldeko mahai gainean dauzkazu. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 20. orr.
Aurreko sasoian etxean jokaturiko hemeretzi partidetatik bederatzi domekan jokatu ziren, 21: 00etan, eta ez zen dirurik eskuratu. Berria - Kirola 2004-09-08
· Hiriko behartsuenei laguntzeko hilean behingo eltzeko domekaren usadio hori zen aitak Hitlerren erregimenari barkatzen zion neurri bakarrenetako bat. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 34. orr.
-Zapatuan... beno, domeka goizean. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 193. orr.
Domeka bazkaloste batean, oporrei buruz ari gara, Paulen etxean. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 51. orr.
-Maiteñorik banu, ez nitinan zapatu eta domeka arratsaldeak hirekin igaroko. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 79. orr.
domeka hartan (3); eltzeko domeka (3)