Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

domeinu (ETCn 3.664 agerraldi) 1 iz barrutia, esparrua.

Horrenbestez, nire gainekoaren eta bion domeinu berezia zen berrogeita laugarren oineko emakumeentzako komuna.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 125. orr.

Generoa orokortasunaren azken muga da, diskurtsoaren esparrua, domeinua.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 53. orr.

Eta neure burua nortasun moral legez (erantzukizunekoa) ezagutu eta kontrolatu ahal izateko [...] ez zait intentzioaren domeinua besterik geratzen eskura.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 27. orr.

Erantzukizun hori "kategoria" filosofikotzat proposatzen da, askatasunaren eta erabakiaren ("fiat") domeinu sakratutzat.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 30. orr.

2 (informatikan)

Kultura katalanaren gaineko informazioa jasotzeko .cat Interneteko domeinua sortzea aztertzen ari dira.  Berria - Gaiak   2004-03-30

700.000 eskaritik gora jaso dira '.eu' domeinua lortzeko.  Berria - Gaiak   2006-04-08

Unibertsitateen laguntzarekin software librea bultzatuko du Xuntak eta Galiziak domeinu propioa izango du sare elektronikoan.  Berria - Harian   2005-07-26

Free access domeinu bat da, hau da, ordaindu gabe erabil ditzakegu hor eskaintzen diren zerbitzu guztiak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 20. orr.

Itxi aurretik, Euskaldunon Egunkaria-k zuen bereganatua www.hemeroteka.com domeinua, eta horrek eragotzi du orain Euskal prentsaren lanak webguneak helbide hori izan dezan.  Berria - Harian   2006-02-24

Bihartik aurrera, hilabeteko epea izango du ICANN Izenak eta Zenbakiak Izendatzeko Interneteko Korporazioak domeinu hori eta beste batzuk eman edo ez erabakitzeko.  Berria - Gaiak   2004-03-30

3 nagusitasuna, jabetza, jauntza.

Eszenaren erabateko domeinua erakutsi zuen eta nabari da opera dela bere ohiko ingurua.  Berria - Kultura   2004-06-18

Ildo horretatik, domeinu kolonialista eta arrazistarako proiektuak bertan behera utzi behar dira.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 113. orr.

Zuhaitzen arteko borroka irabazi zuenez, berari dagokio Sanjoanetako egun luzeetako domeinua.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 146. orr.

Guztira hamasei tanto egin zituen; atzelariaren domeinuaren fruitua.  Berria - Kirola   2004-08-07

4 (hitz elkartueatan)

Adibidez, eman dezagun A formula dela, interpretazio-domeinua x F x x i 1 zenbaki arruntena dela eta erlazio-sinboloaren denotazioa "<" erlazioa dela.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 150. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus