Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
domatu, doma, domatzen du ad hezi, bezatu.
Oilarra domatu ezinik, analisiekin lasai ez, Haimar Zubeldia Espainiako Vueltan izango den zalantzan... Berria - Kirola 2004-07-28
Haizea pintatu bakarrik ez, haizea sortu, haizea jainkotu, haizea adoratu, haizea zigortu, haizea izutu, haizea domatu, haizea korapildu, haizea saldu, haizea erosi... Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 137. orr.
Goizean marmar ulergaitzean jaitsi da donostiarra patiora, eta pixka bat bere barrunbeak domatu dituen arte ez dit hitzik egin. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 114. orr.