Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
domadore iz domatzailea, hezlea.
Tigre batek bere domadorea txikitzen duenean, tigre hori biolentoa dela esaten da eta bala bat sartzen zaio buruan. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 105. orr.
Lehoi domadorea? Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 62. orr.
Zirko domadore begiradaz oihu egin zuen arte: [...]. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 240. orr.