Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dolutu, dolu(tu), dolutzen 1 da/du ad atsekabetu; damutu.

Dolu gaitezen, ai, ez baita harentzat beste egun argitzerik izango.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 43. orr.

Arras doluturik naiz zu dagoeneko sentitzen ari zaren nahigabeei bertze bat gehiago gehitu beharraz.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 506. orr.

Egiazki, ordea, ez nintzen batere dolutu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 248. orr.

Etzaizue dolutuko eta gainera antolatzailei erakutsiko diezue horrelako bideari balio duela jarraikitzea.  Herria   2003-09-25

Bururatzeko, handitzean gaztea altxor horren jabe izanen delarik, ez zaiku batere dolutuko, gure ondarerik goxoena eskainia izanen baitiogu.  Herria   2002-11-28

Azken hitza apezpikuak eman zuen beherean, misionesten kapera aintzinean, ez baitzitzaion behin ere hainbeste dolutu euskara ez jakitea.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 66. orr.

-Damu nuke zu ez hemen izateaz dolutu behar banu...  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 19. orr.

Zer ezkutatzen dit bada, zuk barnatzera utzi dizkidazun susmo lazgarriek bainoago dolu dezakeenik ama baten bihotza?     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 525. orr.

Mutur okerrez urrunduta, txanda hartu genuen senar-emazte dolutu berrien eta haien kumeen inguruan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 136. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Elkarren ondoan dautza, koroak buruan, erregea bere lehoiarekin, erregina bere erbi-zakurrarekin, [...], inguruan, lanketarik dotoreenaren arkitekturen pean, figuratxo dolutu andana bat itzulikatzen dela.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 198. orr.

Gu ere kaseta huntan juntatzen gira guzien sendimendu dolutueri gure bihotzeko partea eskainiz bereziki familiari.  Herria   2004-03-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

batere dolutu (3); dolutzen zaidala (3); ez zautzue dolutuko (6); ez zauzue dolutuko (6); zautzue dolutuko (6); zauzue dolutuko (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus