Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Santutegia soildua gelditu zen, basamortu egina; jaiak dolu bihurtu ziren. Elizen arteko biblia 1 M 1,39
Haien dolua alaitasun bihurtuko dut, atsekabearen ondoren kontsolatu eta alaituko. Elizen arteko biblia Jr 31,13
Jai nahiz aste, besta nahiz dolu, gauerdi guztietan zerrenda ematen didate Udaltzaingoan. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 26. orr.
Herri osoa nahi zuen Kristo Jaunarentzat sortu, dolu eta penitentziara deituz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 754. orr.
Hileta handi eta ospetsuak egin zituzten; zazpi eguneko dolua egin zion Josek aitari. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 137. orr.
ik beherago 5. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Borroka armatuaren dolua egiten hasi beharko genuke jadanik, nahiz ustea hedatu den IK edo ETAri esker erdietsi direla kultura alorreko hainbat lorpen. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 96. orr.
Borda familiak dolu asko bizi izan zituen, dolu metatuak hamarkada luzeetan, eta nik, bi irudiak jaso ditut: argiarena amarengandik eta ilunarena aitarengandik. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 285. orr.
Ez dira gure artzain munduan dolu guziak ilunak. Herria 2003-03-13
Atxikimendu eta dolumin Mañex haren espos lagunari eta dolu horrek hunkitzen dituen guzieri. Herria 2003-02-20
Doluak hunkitzen dituen guzieri doluminak. Herria 2003-06-26
· Beren ikusmoldeak inposatzen zituzten eta beren aurkariak dolu gabe deuseztatzen zituzten, familiakoak izanik ere. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 194. orr.
Dolu beltzenaz jantzita dator, xingola beltza kapeluan, eta beltzak eskularruak. Israelgo lurralde osoan dolu handia izan zen. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 79. orr.
Dolu nazionala dekretatu zenuen, txarto oroitzen ez banaiz. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 47. orr.
Dolu larrizko zeremonia, ez zaio zor ama naturalari, legeak ematen duen amari baizik. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 98. orr.
15 ilabetetan Indako Elenaren joaiteak Agnés eta Jean François aitamak, aitatxi-amatxiak, izeba-osebak eta ahaideak dolu izigarrian utzi ditu. Herria 2004-10-07
Dolu dohakabe hauek hunkitzen dituzten familieri doatzi gure doluminezko sentimentu biziak. Herria 2003-11-20
Gertaera tragiko honen ondoren isiltasun pisu bat erori zen hiriaren gainean, dolu sakonagoa purgatu beharko balute bezala, agian iraindutako erlijio batena. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 405. orr.
Gertatuak gertatu, dolu bortxatuak kateztatu familiakideak agurturik, Pierrak Baionako bidea hartu zuen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 173. orr.
Amai dadila dolu inkonsziente hau, Bergara osoak ikus dezala zelan odol tantak gerezi bilakatzen diren. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 186. orr.
Zenbat gara tupusteko sentimenduen bortxaz kordokarazten eta ahultzen gaituen dolu bikoitz horretaz inorekin hitz egin gabe bizitzea onartzen dugunok? Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 14. orr.
Dolu gisatsuz deitoratua zuen, aurreko urtean, bere andrearen heriotza ustekabekoa [...] baina dirua zuen benetako maitegrina. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 152. orr.
Bortzak [...] dolu janzkera akatsgabeaz apainduak zeuden. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 135. orr.
Ez diot inori esan alaba hil zaidanik, inork ez baitaki alaba hori inoiz izan denik, eta botoi-zuloan dolu-seinalerik ere ez daramat, ez baitut nahi galderarik egin diezadaten, zertaz eta, haietako inori batere ardurarik ez dion zerbaitetaz. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 244. orr.
Azkar zebilen, zeruz beteriko putzuetan plisti-plasta, hitz koipetsuen burrunba belarrietatik uxatzeko, dolu-xingola beltzak utzitako sentsazioa hatzamarretatik kentzeko, lirioen usaina ahazteko. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 166. orr.
Hurbil dituk gure aitaren dolu-egunak. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 75. orr.
Brasilen hiru dolu-egun egin zituzten idazlearen heriotzarengatik. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 184. orr.
Irain horrek beste bat eginarazi zien dolu-lagunei. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 234. orr.
Haren dolu aurpegiak benazkoa ematen zuen, ordea, eta hori eskertzekoa zen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 283. orr.
Ttipiren hatzak nire begien gidari izan ziren lauki zuzenetan zedarritutako dolu hitzen artean: [...]. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 95. orr.
Salaketak eta dolu adierazpenak hutsalak dira arazoaren gaineko benetako hausnarketa egiten ez bada. Berria - Euskal Herria 2004-02-05
Guztiz egoki da zure aldetik, Hamlet, dolu-erakutsiok eskaintzea zeure aitari. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 35. orr.
Isiltasun erabatekoa egin da dolu-gelan. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 223. orr.
Dolu ekitaldia luzatu izanak eraginda, Colin Powell AEBetako Estatu idazkariak ordu erdiz zain egon behar izan zuen. Berria - Mundua 2004-03-25
Ximurraren ama, seme-alabak eta gainerako jendakiak [...] eta kazetari tropa ugaria -dolu-egileak adina-, pasealari kezkagabeen tankeran. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 400. orr.
Doluan gelditu da bai, nahiz bihotzeko sokorriarekin, Zelaiako Goya familia, Paul aita galdurik laurogei urte hurbilean. Herria 2004-08-12
Doluminak heriotze hunek doluan uzten duen familia eta jendaki guziari. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 33. orr.
Urte xahar bururatze eta berriaren hastea doluan ereman dute Garoneko Haristoy familiak eta hunen adixkideek. Herria 2004-01-08
Ikaragarrikeria horren ondotik nola ez sar doluan, nola egon deus iragan ez balitz bezala. Herria 2001-09-20
Ni doluan banengo, hi nire ondoan egongo hintzateke, noski. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 98. orr.
Han familia, lagunak, herri guzia nigarrez eta doluan, herritarrek estimatzen baininduten.· Doluan den familiari eskaintzen ditugu gure dolumin bizienak. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 139. orr.
Hortarik landa, laguntza talde bat muntatuko da doluan diren jendeentzat, Baionako Alliance elkartearen laguntzarekin. Herria 2005-11-10
Berriz ere doluan dugu Kaidorreneko familia. Herria 2005-04-14
Zer da ote dolu egitea? galdu dugunari negar egitea, agur erraitea. Herria 2001-11-15
Esnatu zenean, dolu egiten hasi zen anaiaren gorpuaren aurrean. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 72. orr.
Haien aita Efraimek dolu egin zuen luzaro haiengatik, eta kontsolatzera etorri zitzaizkion ahaideak. Elizen arteko biblia 1 Kro 7,22
Eta elkarte osoak, Israelgo etxe osoak, Aaron hila zela ikusirik, dolu egin zuen harengatik hogeita hamar egunez. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 213. orr.
Israel osoak eginen dio dolu; hau bai, hau hilobiratuko dute. Elizen arteko biblia 1 Erg 14,13
· Anaiarena jakin zuelarik, dolu handia egin zuen haren hilobiaren aurrean. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 51. orr.
Hau diot nik, Jainko Jaunak: Zedroa Hilen Egoitzara jaitsi zen egunean, dolu eragin nion naturari. Elizen arteko biblia Jr 2,22
Beste batzutan, aldiz, min eta doloreekin, hala nola gertatzen baita komunzki, egin duten gauza batengatik dolu dutelarik, hura eginik. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 99. orr.
Dolu nuen halere ez galdaturik Hendaian non ikusten ahalko nuen. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 55. orr.
Dolu nuen ene P38 fidela ez ekarririk, ontsa baliatuko bainuen igel totelaren haizatzeko unean. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 44. orr.
Mari maite zuen, alaba balu bezala, eta dolu zuen, bere aita izan zitekeen gizona senartzat hartzeko kinkan gertatu baitzen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 183. orr.
Dolu nuen nintzan komandoa uztea, han egoiten ahal bainintzen ezin hobeki azkeneraino. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 106. orr.
Bixtan da, handizki saristatuak izan direla hiru lehen bikoteak, eta etorri ez direnek dolu dutela! Herria 2002-07-25
Dolu du Peg-engatik, ez da besterik.· Dolu eta samin izan zuen Maupassantek, aspaldi ez zela ikusi baitzuen Flaubert gau batean beren arteko gutunak sutan erretzen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 192. orr.
· Dolu zait hiriko bazterretan ez ikusia Juan de Urbieta [...] kapitain espainiar haren sortetxea non den bidaztiari erakutsiko liokeen ezer. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 176. orr.
Urratu zeuen jantziak, hartu soinean dolu-jantzia eta egizue negar Abnerren aurrean. Elizen arteko biblia 2 Sm 3,31
Lurrean eserita, isilik daude Sion hiri ederreko zaharrak, beren buruetara hautsa bota eta dolu-jantziaz estalirik. Elizen arteko biblia Nk 2,10
Burua soil eta bizarra motz dute guztiek, besoak urratuak eta dolu-jantzia soinean. Elizen arteko biblia Jr 48,37
Negarra dantza bihurtu didazu, dolu-jantzia festa-jantzi. Elizen arteko biblia Sal 30,12
Estreinako aldia du bere dolu-jantzi beltzik gabe datorrena; eta bere aitzakia: beroegi dagoela kanpoan. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 276. orr.
Germaine gaixoak, omenaldiz omenaldi, etengabe, senar zenaren dolua zekarren, negarrez hipaka, Xarlorekin bizitzen jarria zen arren. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 45. orr.
Dolua dakartenen usadioaren arabera, solapa urratua zeukan, eta gabardinaren barrualdea ikusten zitzaion. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 189. orr.
Herritar guztiek elkarrekin ustekabeko dolua ekarriko dute eta malko anitz isuriko dira. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 151. orr.
dolu adierazpen (3); dolu bihurtu (3); dolu bihurtuko (3); dolu dagi lurrak (3); dolu dut (5); dolu egin (18); dolu egin zuen (6); dolu egin zuten (6); dolu egingo (3); dolu egiten (7); dolu egiten zuen (3); dolu egun (14); dolu egun nazionala (4); dolu eguna (20); dolu egunak (5); dolu ekitaldi (3); dolu handia (19); dolu handia egin (14); dolu horrek hunkitzen (4); dolu jantzia (14); dolu jantziak (4); dolu jantziz (20); dolu jantziz estali (4); dolu jantziz estalirik (3); dolu nuen (4); egin dolu (5); egin zuen dolu (5); estali dolu jantziz (3); jaiak dolu bihurtuko (3); negar eta dolu (4)
dolua adierazteko (8); dolua egin (3); dolua egiten (3); dolua ezarri (3); doluak hunkitu (3); doluak hunkitzen dituen (6); doluan den (3); doluan diren (3); doluan ezarri (3); doluan uzten (3); doluan uzten duen (3); hiru eguneko dolua (3)