Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dolore iz atsekabea, nahigabea. ik oinaze.

Azkenik, Agnèsek atzera egiten ez eta etsi behar izan zuten, pena eta dolorez etsi ere, ez baitago etsipen gozorik inon, berarekin baitakar minaren itzala, argiak ere iluntasuna bere baitan daraman bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 234. orr.

Etsaiak ez ezik, hiltzaile garbi-garbiak ikusten zituen gure artzainak dolorez, non eta tokian berean, parez pare eta inongo goialdetara begiratzen lanik hartu gabe; bere hurko, herritar eta kidekoak ziren etsai hiltzaileak, ez "nagusiak" edo "arrotzak".  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 158. orr.

Mundutik kanpo nintzen, doloretan, baina garbitasunaren bidez, salbatua nintzen eta besteak salbatzen nituen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 86. orr.

Baina gure musuak, pena eta dolorez beteak izanen ziren.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 60. orr.

Ama Doloretakoaren akuarelazko kopia bat, begi larriak zeru hotzerantz so zituela, bikain, eta malko mingotsak masail zurbil-zurbiletan behera zerizkiolarik etengabe.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 59. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dolorez eta (3); eta dolore (4); eta dolorez (9); pena eta dolorez (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus