Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dolare (orobat tolare g.er.) 1 iz mahats aleak, olibak, sagarrak eta kidekoak, haietatik zukua ateratzeko, zapaltzen diren tresna; tresna hori dagoen tokia.

Larrainak alez beteko dira, dolareek ardoz eta olioz gainez egingo dute.  Elizen arteko biblia   Jl 2,24

Garauez beteko dira zure aletegiak, ardo berriz gainezka egingo dolareek.  Elizen arteko biblia   EsZ 3,10

Gizon batek mahastia landatu zuen eta harresiz inguratu; lurrean dolarea egin eta mahastizainaren dorrea eraiki zuen.      - 0. orr.

1500 kilo sagar erosi dituzte Donaixtiko Eztigar kooperatibari, sagar hori jo, pasta dolarean tinkatu eta sagar-zukua edo jusa kupeleratu, ondotik haren jastatzeko aukera emanez han zagon jendeari.  Herria   2005-11-17

Dolarea ere sukaldetik hurbil jarriko da; eta orduan zerbitzua erosoa izango da olioa emango duten fruituekin lan egiteko.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2930. orr.

Dolarea ez bada tornu bidez mugitzen dena, baizik eta hagaz eta habe bidez zanpatzen dena, ez da berrogei oin luzekoa baino txikiagoa egingo; hala hagalariak lekua izango du libre.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2950. orr.

Eta dolareetan ez balira tornuak, prentsak eta palankak prestatu, ezin izango genuke ez olioaren distiraren eta ez mahastietako fruituaren emaitzarik izan gure atseginerako.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4650. orr.

Trailu berak jotzen du galburua eta barreiatzen du lastoa, eta olioa ez da oliba-patsarekin nahasten dolare berak zapaltzen dituelako.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 349. orr.

Etxeak bazuen atzeko aldean adobezko hesi-horma bat, arbaztaz estalia, barruan ukuilua, gurdiarentzako teilapea, aihendegia, dolarea, bodega, olio-errota eta zenbait patio eta eskorta hartzen zituena.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 204. orr.

-Zergatik dituzu, bada, jantziak gorri, dolarean mahatsa zapaltzen duenak bezala?  Elizen arteko biblia   Is 63,2

2 irud/hed

Aingeruak lurra igitaitzen hasi eta lurreko mahastia bildu zuen, eta Jainkoaren zigorraren dolare handira bota.  Elizen arteko biblia   Ap 14,19

Hark dolarea zapaldu eta Jainko ahalguztidunaren haserre biziaren zigor-ardoa aterako du.  Elizen arteko biblia   Ap 19,15

Erbesteraturik bizi izan da geure artean, bakardadearen dolarea estutuz egin du bere literatura eta sinadurarik gabe, umezurtz, munduratu dituen liburuek jitoan doazen uharteen edertasuna dute, inorenak edo inongoak ez zirelako beharbada.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 173. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Eduegi baserria Debagoieneko XVI. mendeko baserri-dolareen bilakaeraren eta egokitzapenaren adibide bikaina da.  Berria - Euskal Herria   2004-01-28

4 adkor kartzela.

Bada, gure dolarean hotsa zabaldua zen egoteko erne guztiok hegoaldeko patiora, gertatu behar zuela han ikustekoren bat.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 273. orr.

Urak bide egin du Agirre'tar Nikola dolare hartatik bortxaz atera zutenez geroztik.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 279. orr.

Lasai, aittitte: hi gutarra haiz, dolarepekoa beti!  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 280. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dolarea egin (3); dolarean mahatsa (3); dolareetan ez (3); dolareko patsa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus