Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dolamen iz auhena.

Hain handiak izan baitira erreinuko jendearen goresmenak eta gogo batekoa ere herriaren dolamena.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 199. orr.

Herritarren edo beren nahigabe pertsonalen kontatzera heldu zitzaizkion hautetsien dolamenen aditzen egoteak nekatzen zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 139. orr.

Hain segur ez dut neure denbora haren dolamenak entzuten galduko, baldin inora ez bagaramatza.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 182. orr.

Zonbat egon ote dire hemengo Altantiko itsaso haundiari so, beren sort herria dolamenetan kantatuz.  Herria   2005-09-01

2 (hitz elkartuetan)

Ez ditugu dolamen gostu batekin aipatuko hemen gure berri txarrak, ez baitu lehengoen nigarrak gerorako gemenik.  Herria   2001-03-01

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus