Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gaiari buruz ondo dokumentatu zen urte luzeetan zehar. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 83. orr.
Orduan, gaiaren inguruan dokumentatzen hasten naiz: hainbat liburu irakurri, notak hartu... Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 190. orr.
Esango nuke, beste lanekin baino ia gehiago dokumentatu nintzela, baina ez nuen lortu torturatzaile baten larruan sartzea. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 200. orr.
Guztira herrialdeko 37 herritan egiten diren dantza motak dokumentatu dituzte. Berria - Kultura 2006-05-10
«Espedienteak behar bezala dokumentatzeko informaziorik ezak» eragin duela aipatutako atzerapena. Berria - Euskal Herria 2004-04-27
Dokumentatzeko egiten zuen lana ere paregabea zen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 17. orr.
Manuel Lekuonak inork baino hobeki bildu eta dokumentatu zuen "Irungo Mayoen" kantu ezaguna ere, honako ahapaldi honetxetara biltzen da: [...]. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 157. orr.
1659an dokumentaturik dago, Maria Jesus Muñoz Izagirrek gogoratzen duen bezala, udalak ordaindu zuela bezperan jo zuten atabalarien kontratua. Askoren artean «Rataplan» - 42. orr.
Dokumentaturik dagoen lekua da. Berria - Kultura 2004-06-02
Testigantza hauek gabe ere, anai Frantzisko eta beronen anaiartearen historia ongi dokumentatua iritsi zaigu. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1146. orr.
Jose Luis Rodriguez Zapaterok amnistia eman zezakeen immigrazioan, paperik gabekoak dokumentatuz, hori behar baitute lan egin eta baita gizarteratzeko ere. Berria - Euskal Herria 2004-06-12
Zergatik ez dituzte dokumentatu nahi egoerarik okerrenean lanean ari diren milaka pertsona? Berria - Euskal Herria 2004-06-12
Errealitate historiko dokumentatuak eta fikzioa konbinatuz. Berria - Kultura 2004-02-29
Forma aldetik ondo bai ondo garatu eta zoritua agertzen da bertsolaritza lehen aipamen dokumentatu horietan. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 18. orr.
Berari hurbilen, dokumentatuen eta ezagunenak zitzaizkion gertaera historikoak zirela ondorioz argibide gutxienekoak bere ikerketaren xederako. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 233. orr.
· Hizkuntzaren iraganaren aro dokumentatu gabeak berreraikitzeko (ikus saio berrienak, LAKARRA 1995) aintzat hartu beharreko bidea litzateke bokal-harmoniarena. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 61. orr.
dokumentatu eta (3); dokumentatzeko eta (3); eta dokumentatu (3)