Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aurretik gertatu ziren industria iraultzek, ehule, irule, garraiolari, muntatzaile, tornulari edo errementarien bizi-modua aldatu zuten, gaur egungoak, aldiz, informazioa prozesatzen eta banatzen dutenen bizi-modua aldatu dute (idazle, dokumentalista, liburuzain, irakasle, diseinatzaile, zuzendari eta abarrena, alegia). Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 164. orr.
Iñaki Goiogana dokumentalista eta historialariak gidatu eta lagunduta, Abertzaletasunaren Arteako Agiritegian aurkitu ditu Izagirrek Monzonen poemak, Euzko Deya aldizkariaren Parisko korrespondentzia biltzen zuen karpetan. Berria - Kultura 2004-11-18
Badaude informatikari eta programatzaile peto-petoak, eta badira kazetari eta dokumentalistak ere. Berria - Euskal Herria 2004-07-24
1996tik [...] dokumentalista postu bat eta berrikiago lehen mailako erakasle bat emaiten dizkiote aspaldiko elkarteari. Herria 2001-11-08
Hango zinemagintzaren zati bat ezagutzen dugu, aspaldidanik badira-eta oso dokumentalista interesgarriak, betiere egile frantsesen baten laguntzarekin bere ikuspuntua eman diguna. Berria - Kultura 2006-03-22
Antropologiaren bideetan sartuta, dokumentalistaren lana bete du egileak, erromantizismoa gogora ekartzen duen estetikari muzin egin gabe. Berria - Kultura 2006-04-27