Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
doktrinal izond doktrinarena, doktrinari dagokiona.
Antinomia honetatik egiazko erabilera lor daiteke, ez dogmatikoa, kritikoa eta doktrinala baizik. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 193. orr.
Hortaz, Jainkoaren izatearen irakaspena sinesmen doktrinalari dagokiola aitortu behar dugu. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 276. orr.
Zalantzan jarri ziren Verreyk plazaratutakoak; [...] akastuntzat jo ziren haren azterketak; baina benetako objekzioa, horien atzetik, doktrinala zen izatez. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 40. orr.
ETAren arazoa bera, ordea, franko besterik da, moralki, absolututasun doktrinalen kontu ezlekukoak baino. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 203. orr.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)