Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

doktoretza 1 iz doktoregoa.

Milka Metso soziologia doktoretza tesia prestatzen ari da Frantziako Tolosako Simone Sagesse taldean.  Berria - Euskal Herria   2004-05-04

Hannak damu du Filosofiako doktoretza egin izana.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 212. orr.

Erdietsi zituen horrela bi eliza errenta bakun, haiei esker ikasketak ordaindu ahal izan baitzituen doktoretza iragan arte.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 14. orr.

Erdietsiz bat bestearen ondotik Eliza legeetan batxilergoa, lizentzia eta doktoretza mailak, bai eta Aulkietarako lehiatu "Prima" deitu ospetsuena beretu arte.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 18. orr.

Baina beste tesi asko bezala hura ere, behin aurkezturik eta tesigileak doktoretza eskuraturik, tiraderaren batean galdurik gera zitekeen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 279. orr.

Letra eta filologia hispanikoetan Lizentziatura eta Maîtrise egin zituen, euskal letra eta filologian DEA eta Doktoretza.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 121. orr.

Japoniako herri literaturaren ikerle ospetsuak amaitu berria duen doktoretzako lanean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 114. orr.

Oinarrizko zientzietan egiteko doktoretza ondoko dirulaguntzak %32an igo ditu.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 42. orr.

2 (hitz elkartuetan)

"Gure nahigabe" hura Gegenbauerren hutsa zen, hiru hilabete lehenagoko doktoretza-azterketan.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 126. orr.

Unibertsitatean irakasle hasi, eta doktoretza ikastaroak egin behar izan nituen aurrena.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 126. orr.

Bera izan zen nire doktoretza-zuzendari.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 19. orr.

3 doktoretza-tesi (14 agerraldi, 7 liburu eta 6 artikulutan; ETCn 283 agerraldi) doktore tesia.

Maletatxoan zeraman gerora 'La Era Trujillo' izenpean apailatuko zuen doktoretza-tesia izango zuena idazteko baliatuko zituen oharrak, eskuizkribuak eta dokumentuak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 253. orr.

Lan intelektual bat zen, finean, doktoretza tesi bat ere izan zitekeena.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 205. orr.

Doktoretza tesia Massachusettseko Teknologia Institutuan amaitu zuen, 1990ean.  Berria - Kultura   2004-05-29

Laster aurkeztuko du bere doktoretza-tesia: Manex Edorzaintzi-Etxarten Biografia, poetika eta obra.  Berria - Kultura   2004-04-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere doktoretza (3); doktoretza egin (3); doktoretza ikasketak (3); doktoretza tesia (10); eta doktoretza (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus