Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

doktoregai iz doktore tesia egiten ari den ikaslea.

Ni aulkian jarrita nengoen eskola hasi orduko, ni bezala hoberik ezean doktoregai bihurtzea erabaki zuen gelakide batekin, eta horra non azaldu zinen zu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 22. orr.

Horrelako kasuetan, ondo dago doktoregaiak ordaintzea bazkaria.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 137. orr.

Fermin Arkotxa historian doktoregaia, Jean-Claude Larronde zuzenbidean doktorea eta Jacques Garat Lillen historiako irakaslea.  Berria - Harian   2005-05-03

Jean Louis Davant eta Piarres Xarritton euskaltzain historialariek, Peio Etcheverry-Ainchart historia doktoregaiak eta Antton Curutcharry historia erakasleak nehor baino hobeki badakite artxiba zahar horiek zer balio duten.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 76. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus