Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

doitu, doi(tu), doitzen da/du 1 ad neurri egokira etorrarazi. ik egokitu.

Telemetroa behar bezala doiturik dagoenean, zehatz fokaturik geratzen baita objektiboa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 89. orr.

Harresien distantzia desberdinetara gera zitezela, alegia, Arkimedesek bere makinen jaurtiketa doitu ahal izan ez zezan.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 475. orr.

Honela doituta tutuen nibela, ez dira altxatuko ez beherakoan eta ez gorakoan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4010. orr.

Kanpoko ispilu eta lenteak doituz, erretinako irudia pixka bat mugitzea lortzen da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 93. orr.

Esku oneko artilari batek [...] 81 mm-ko mortero bat baliatuz, 4-5 granada (2 fosforozko, 2-3 su-emaile) baizik ez lituzke behar tiroa doitu eta puxka ttikitan den-denak lehertzeko.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 48. orr.

Hori baino gehiago egiten du begiak, haren kristalinoa automatikoki doitzen baita objektuaren distantziara.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 97. orr.

Neke handirik gabe doi daiteke begia 10.000tik 1era arteko argi intentsitateetara.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 95. orr.

Automobilaren motorrak, adibidez, pedal bat du, erregaifluxua doituz azeleragailu gisa funtzionatzen duena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 59. orr.

Doitu beharrekoak dira hitzok, bai noski.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 48. orr.

Sistema horretan lortzen diren irabaziak edo laguntzak, egindako ekarpenetara doitzeko joera da nagusi.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 144. orr.

Egungo ekonomia sistema ez dela, inondik inora, automatikoki doitzen den mekanismo bat.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 52. orr.

Enpresaburuek eta sindikatuek 35 orduen legea «doitzeko» eskatu zuen atzo Jacques Chirac Frantziako Errepublikako presidenteak.  Berria - Ekonomia   2004-05-18

Panazko uniformea zeraman, primeran doitua, Rainbow Division izenekoaren intsigniez apaindua eta xingolez eta galoiz hornitua.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 373. orr.

Bere jokamoldea berak antolatu, egokitu, doitu beharra daukan animalia dugu gizon-emakumea.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 69. orr.

Hizkera doitu eta landuaz.  Berria - Kultura   2004-12-01

2 (era burutua izenondo gisa)

Bankariek etekina ateratzen dute diru zaharra estatu horretatik kanporatzean, zeren eta, hartara, diru zaharraren gainean kanbio doitu batek emango lukeen abantaila berdina lortzen baitute.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 80. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arabera doitu (3); automatikoki doitzen (6); doitu ahal (3); doitu behar (4); doitu egin (3); doitu eta (6); doitzeko edo (3); doitzen da (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus