Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Berrogeiak gibelera utzita ere, ez dut uste neure burua doilortzea denik bizia eman didanari ama guztiz amultsuarena jokatzera uztea. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 176. orr.
Ni oinazetu, beheititu, doilortu izana ez ote duk aski, hilobiko bakea ere nahi didak kendu? «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 500. orr.
Nik zu doilortu! «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 445. orr.
Ez litzateke bada amaren aginpidea doilortzea, ez litzateke amaren aginpidea deuseztea aginpide hori arinkeriazko jaidura baten peko ezartzea [...]? «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 337. orr.
Helduko da garaia, goizegi heldu ere, non emakume hori, bere erorikoan doilortua, ez baita niretzat emakume arrunt bat baizik izanen. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 303. orr.
Izaki pertsegitu, doilortu, gosetu haiekin otordu miserableak konpartitzen nituen tabernazulo miserable ezkutatuetan. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 145. orr.
Dueloa gladiadore esklabo doilortuek herriari ematen zioten ikuskizun arrunta zelako Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 45. orr.