Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta halaxe doilorkumeak ura ardo bihurtu omen zuen mozkor-afari batean. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 102. orr.
Ni ez nauk aurkarien aurpegira tomate-jaurtika ibiltzen den doilorkume bat! Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 195. orr.
Ez ezazue erail, ez ezazue atzerriratu; astakeria horiek erregeei eta haiek imitatzen saiatzen diren doilorkumeei dagozkie bakarrik. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 30. orr.
Hemen gertatzen dena zera da: herrian badagoela doilorkume bat, koldar beltz bat, mingain pozoitsua daukan Judas Iskariote bat, nire idazkari sinadura daukan paper bat iragarki-taulan jartzen dugun bakoitzean, haren gainean "Peppone astoa" ipiniz dibertitzen dena. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 60. orr.