Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bere bizi preziatuarekin batera, guztia baitzioten doilorki kendu. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 106. orr.
Bi alderdiei egotzi zien «atentatuaren ondorioetatik alderdi etekinak doilorki» atera nahi izatea. Berria - Euskal Herria 2006-01-04
Bere tximinoak guztiz doilorki tronpatu zuela. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 68. orr.
Horiek guztiak itxaropen ezainak zirela, hurkoaren zorigaitzez doilorki baliatzea bailitzateke. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 168. orr.
Tamalez, Iñigok bere ondoan eserarazi nau jatetxera heldu bezain pronto, eta Charlyk doilorki abandonatu nau Ruben ezkongabe-berriagatik. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 97. orr.
Grinak krudelki eta doilorki nagusitzen zaizkio adimenari. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 116. orr.