Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

doilorkeria iz doilortasun gaitzesgarria; doilorrari dagokion egintza.

Baina doilorkeria ez da ez legeei eta ez arrazoiari lotutako sentimendua, iritzi komunari baizik.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 56. orr.

Norainoko hutsalkerian, zikoizkerian, doilorkerian eror daitekeen gizakia!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 190. orr.

Baina zergatik doilorkeriarik egin?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 534. orr.

Doilorkeria hutsa, baina guri zer?  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 131. orr.

Esan zuen ez zela harritzekoa hain argal egotea, doilorkeriak ez baitzion gizentzen uzten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 340. orr.

Nazio gerrari batean, non indarra, ausardia eta suhartasuna ohoragarri diren, deliturik gorrotagarrienak doilorkeriatik, trikimailutik eta maltzurkeriatik sortzen dira.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 208. orr.

Diktadorearen senideek, berriz, «doilorkeriatzat» jo zituzten abokatuen adierazpenak.  Berria - Mundua   2004-12-21

Bururatu zitzaion, ordea, behin baino gehiagotan, doilorkeriaz jokatzen ari zela, baina hain zen Linda zoragarria!  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 195. orr.

Agure hori eta bere alaba errukarria hil egin dituzte, doilorkeria osoz, gainera.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 307. orr.

Izan ere, nazio batentzat kaltegarriagoak dira doilorkeriazko delituak kemenezkoak baino.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 102. orr.

Doilorkeriaren historia unibertsala geneetan itsatsirik daukagu, mikrofilm batean bezala, eta edozein mementotan zizelka dezakegu koska berri bat oroimen gorde horretan, nik M zizelkatua nuen bezala aitaren ezkontzako trajean gorderik neukan bala hartan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 223. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta doilorkeria (3); hori doilorkeria (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus