Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dohatu, doha, dohatzen 1 du ad dohainen batez hornitu. ik dohaindu.

Oi zu ene arima, Jainkoaren iduriak zeinatua, Haren eiteak apaindua, Hari fedeak hitzemana, Haren izpirituak dohatua, Haren odolak irabazia, [...].  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 56. orr.

Dere kontzebitzeko lehen unetik beretik, ez zen izan bakarrik zuzena baina ere dohatsua, arimako dohatsutasun bereziaz dohatua.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 61. orr.

Bi aldiz izana naiz zure etxean, zaldun maitea: baina maitalearen rola utzi eta gizon amodioaz dohatuarena hartu duzunez geroztik, nehork ez zaitzake nehon kausi, egoki den bezala.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 489. orr.

Ez ote litzateke posible duintasunez eta edertasunez eta gozamenerako ahalmenez dohaturiko egintza batez baliatzea?  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 127. orr.

2 hornitu.

Inbestizamenduaren ondorioa hauxe da: gazteriaren zerbitzuak leku eta material aldetik anitzez hobeki dohatuak direla leku berrian.  Herria   2001-01-11

Beren ordenagailua web cam tresnaz dohatua dutenek mundu guzitik segitu ahal izan dute Korrika zuzenean.  Herria   2001-04-12

3 (era burutua izenondo gisa)

Oroit nintzen zein genuen denen arteko dohatuena: Hazpandarra. Eta huna Retegi gaztea, Luzaidar xapeldun famatuaren semea, pilotari ernea eta dohatua.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 82. orr.

Apez ixil eta dohatu hori, musika ere ezagutzen, besteak beste, prezatu dute Baztanen eta haratago.  Herria   2003-02-13

Bertsularia ere da euskal artistetan bikainen eta dohatuenetarik bat.  Herria   2001-01-18

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus