Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dohatsuki 1 adlag dohatsutasunez.

Oso egoki eta dohatsuki definitua izan baita adiskidetasuna: Jaungoiko eta giza gaietan adostasun onbera eta karitatezkoa.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 47. orr.

Etxea, lasai eta mutu, goizeko eguzkitan bainatzen ari zen dohatsuki.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 397. orr.

Liubaren begi dohatsuki itxietan, irribarre lauso eta zoriontsuan, ezin berdinduzko egarria zegoen, ezin asezko gosea.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 155. orr.

2 zorionez.

Ortzirala zen, eta osabak erabakia zuen, dohatsuki, ezen astelehenean itzuliko ginela Florentziarat, Pedro Huizirenganat, eta, hala, meza haren aditzeko parada izaiten ahal nuen, baldin osabak azken orduan bertzerik manatzen ez bazuen bederen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 272. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus