Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
dohakabetasun iz zorigaitza. ik dohakaitz.
Baina kalera irten orduko, whiskiaren eraginpetik at geratu zen, erabat babesgabe, eta dohakabetasun motel ikaragarri batek karraskatu zion barrena. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 173. orr.
Dohakabetasun handi bat, nondik datorkion ez dakiena eta ariman kabitu ezin zaiona. Pako Aristi «Note book», 2005 - 103. orr.
Agure haiek zahartzaroaren errukarritasunari, zatartasunari, dohakabetasunari ihes egin eta gaztetasunaren dohainez gainezka izango balira bezala. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 61. orr.