Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dohaintza (ETCn 2.515 agerraldi; orobat dohaitza ETCn 11 agerraldi, doantza g.er. eta dohantza ETCn 9 agerraldi) 1 iz norbaiti, borondatez eta saririk espero izan gabe, ematen zaion gauza, eskuarki baliotsua. ik donazio 2.

Nolabait ere ez baitzuen sekula ahazten bizitza dohaintza bat, opari bat zela. Biziarteko errenta inorentzen da; diru kopuru baten erabilera dohainezkoa, mailegu hutsa da; korriturik eta itzultzeko asmorik gabeko eskuzabaltasuna, dohaintza da.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 192. orr.

Dohaintza eta mailegua eskuzabaleko ekintzak dira; akura eta inorentzea, ostera, inola ere ekintza ez-bidezkoak.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 85. orr.

Baten batek bere orubea beste bati dohaintzan edo salmentan uzten badio, [...].  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 80. orr.

Dohaintzak egiten dizkigute. Dohaintzen alde nago, eta oinordetzen aurka.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 35. orr.

Aurrez emanda zeuden dohaintzek bere hartan iraun zuten.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 323. orr.

Dohaintzen, oinordetzaren eta ondare txikien gaineko zerga ezarri nahi du berriz, baita inbertsio publikoen funtsen eta burtsa transakzioen gainekoak ere.  Berria - Mundua   2006-04-08

Zaharberritzeko pizgarri fiskalak, kultur erakunde publikoei egindako dohaintzei kenketak, [...].  Berria - Kultura   2004-10-28

Begira zer dioen gurean, Gipuzkoako lurralde historikoan, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzko testuak: [...].  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 285. orr.

Hauteskunde kanpainan, Tabare Vazquezek iragarri zuen bere alderdia garaile izanez gero Muhrrek Uruguaiko Liburutegi Nazionalari emango zizkiola doantzan Onettiren eskuizkribuak.  Berria - Kultura   2004-11-06

2 (hitz elkartuetan)

Hamar akreko soro batean alderik alde sutauts lerro bat egin zuen, eta, orduan, oihu batek burua itzularazi zion, dohaintza-emaile eskuzabalak poxpolo piztu bat botea baitzuen bat-batean ildoaren hasieran.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 245. orr.

Irabazi asmorik gabeko fundazio bat (Trust) izango da ehunen jabe, onuradunak dohantza egileak izango dira eta ikertzaileek soldata moduko bat jasoko dute.  Berria - Gaiak   2004-09-16

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dohaintzan eman (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus