Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dohainik adlag doan, ezer ordaindu gabe.

Pub ezagun batean garagardo bina dohainik edateko gonbitea aurkitu dugu mahai gainean.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 216. orr.

Gauza horiek ez baitira dohainik izaten.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 183. orr.

Gainera, medikuek beti kobratzen duzue zerbait, eta zure zerbitzuak, orain ere, ez dira dohainik izango...  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 172. orr.

"Lehenengotan dohainik; behin berotuta, dirutan", horra hango legea.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 196. orr.

Ez zizkiguten dohainik eman, ez pentsa.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 124. orr.

Euri oparoa da haren grazia, ez gure merituek lortua, baizik eta, hitzak berak dioenez, dohainik emana.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 298. orr.

Nahiz eta abadeak eta monjeek dohainik utzi zieten eliza Frantzisko eta anaiei, inolako ordainsaririk edo errentarik gabe, [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 561. orr.

Nancyk laguntzailea behar du bitxigintzako negoziorako, eta baldin eta Aurorari ez bazaio axola garbiketan eta sukaldean laguntzea, dohainik har dezake logela.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 321. orr.

Horrela Longartek dohainik jarraitu ahal izan zuela probak egiten eta ikasten.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 129. orr.

Dohainik ateratzen zitzaizkiola telefono dei guztiak, baina ez bazkide zelako.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 170. orr.

Nonahi, zuek eta zuen eskifaiek behar duten guzia eska dezakezue, dohainik, behar duzuena errezebituko duzue.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 37. orr.

Moro batzuk ari ditun portuan dohainik banatzen, protesta gisara edo.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 97. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus