Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
dogmatizatu, dogmatiza, dogmatizatzen du ad norberaren iritziak dogma gisa azaldu.
Laster erori zen berriro bere zorakerian, eta dogmatizatzen hasi zen. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Heriotza-zigorra erabiltzen da herria sediziora eramateko sektaren alde agerian dogmatizatzen dutenen aurka. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Balio estetiko izugarria duten ekuazioen bidez, eta zientifiko adjektiboaz, oro har, zera lortu nahi da askotan: eztabaidagai diren ekonomiaren eta gizartearen zenbait aspektu dogmatizatzea. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 19. orr.