Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arrazoiak ematen dituenak dogmatismo oro baztertzen du eta bestearengan kide bat aitortzen. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 15. orr.
Aldizkariak askatasuna eta errespetua aldarrikatzen du, «dogmatismoa, sineskeria eta intolerantziari» aurre egiteko. Berria - Euskal Herria 2004-07-30
Oinarri absolutuak izanik, zuzenean Jainko bakarrarengandik bildutako hitzak, fundamentalismoa eta dogmatismoa sustraitu daitezke bertan. Berria - Euskal Herria 2004-07-07
Hala ere, Serrano Izkoren hau, izatekotan, dialektikaren apologia da, ez dogmatismoarena. Berria - Kultura 2004-10-23
Oro har, aurrebaldintzak, dogmatismoa eta liskarrak nagusi dira esparru honetan; eta, beraz, ekonomia, zientziaren eta artearen artean dagoen jakintza esparru bat da; sasi-zientzia bat. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 21. orr.
Ari da aldaketa garrantzitsu bat gertatzen zenbaiten ustez ezartzen diren diru ekonomiazko politiken dogmatismoan: interes tasak behar adina egingo dute behera. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 324. orr.
Aurreko hiru urteak baino inbertsio gutxiago eginen direla ohartarazi zuen, eta zero defizitaren «dogmatismoa hautsi» beharra azpimarratu zuen. Berria - Euskal Herria 2004-12-01
"Ongizate estatuaren" britainiar sistemari zegokionez, pixkanaka eta dogmatismorik gabe alderdi politiko guztien legegintzazko ekarpenen bidez eraiki zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 391. orr.
Egungo idazleak muzin egiten dio Ahots Handiari, dogmatismoari, idazletzaren botereari. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 47. orr.
Bai dogmatismo zientifikoaren aldetik eta bai eszeptizismo agnostikoaren aldetik. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 304. orr.
Indargintzaren inguruan bezala da abortoarekin, drogarekin, eta asaldura soziala probokatzen duten beste arazo askorekin: "dogmatismo etiko eta juridikoz", "logika estriktoki binario" sinplez erreakzionatzen du gizarteak horien aurrean, ziurtasun galdua azkar berreskuratzeko. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 176. orr.
Lehenago ere kritiko askok esan izan du Espainiak pentsamendu propiorik [...] inoiz ez duela sortu, eta dogmatismo erlijiosoa izan dela ez horren zioa. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 37. orr.