Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dogmatikoki 1 adlag era dogmatikoan.

Esaterako, orain dela hamar bat urte dogmatikoki eta sutsuki literaturaren autonomia defendatzen zuten zenbait autore gaur egun eleberri engaiatuak edo tesi nobelak argitaratzen ari dituk.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 71. orr.

Balio berez edo tradizionalki absoluturik aurkitzen ez badu de fakto kultura (demokratikoa) n, absolutizatu egiten ditu balio batzuk eta dogmatikoki bermatu.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 22. orr.

2 dogmaren ikuspuntutik.

Dogmatikoki bazterturiko kristautasunetik bizirik iraundako legatu espirituala.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 394. orr.

Dogmatismoari ohituta dagoenez, bere oinarri-esakuneak ere dogmatikoki zapuzten dituen pozoina edaten du zurrut luzeetan.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 258. orr.

Hala ere, apodiktikoki ziurra da era berean inoiz ez dela aurkakoa itxura apur batekin, are gutxiago dogmatikoki, baieztatu ahal izango duen gizakiren bat azalduko.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 255. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus