Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Objekzio denak objekzio dogmatiko, kritiko eta eszeptikoetan sailka ditzakegu. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 171. orr.
Objekzio dogmatikoa esakune baten aurka zuzentzen dena da, kritikoa esakune baten frogaren aurkakoa. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 171. orr.
Eta honela, arrazoimenaren kritika gabe bere ibilera jarraitzen duen Filosofia dogmatiko orori buruzko zalantza osoa ongi oinarritua egongo litzateke. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 260. orr.
Enpirismo dogmatikoaren aurrean, Quinek dogmarik gabeko ekarpen propioa egiten du. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 132. orr.
Baldin eta arrazoimen hutsaren erabilera espekulatiboan edukiaz ere dogmarik ez badago, orduan metodo dogmatiko oro desegokia zaio. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 254. orr.
Nik uste, pluralismoa ez dela ona, txikizio dogmatiko batek utzi duen hondar pila moral eta materiala baizik ez denean. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 9. orr.
Katolizismo dogmatiko frankista itogarriaren aurka. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 35. orr.
Teoriak bi fasetan banatzen den prozesuan eratzen dira, Popperrek garbi esan bezala: 'fase dogmatiko bat, eta askotan beste bat kritikoa'. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 372. orr.
Batzuetan hizkuntza gutxituei atxikitutako kultura txikiek sektarismo dogmatiko ikaragarria erakusten dutela, kanon orokorrak ezartzen duena baino gogorragoa inondik ere. Berria - Ekonomia 2004-05-13
Pentsaera absolutista dogmatikoak, batzuek eufemikoki "unibertsalista" deitu nahiago duten horrek [...]. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 53. orr.
Hain egoera prekario eta ilunetan, baikortasun dogmatikoa ezkortasun dogmatikoa bezain justifikaezina zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 376. orr.
Ekintzaile erradikal batek nahitaez dogmatiko bat izan behar duela, sinestarazi nahi izaten zaigu. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 17. orr.
Galdekizun haiei ihardespena ez da, noski, dogmatiko gogoberoaren jakin-nahiak nahiko lukeen modukoa gertatu. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 21. orr.
Metafisikaren etorkizuneko sisteman, filosofo dogmatiko guztien buru izan zen Wolff sonatuaren metodo zehatzari jarraiki behar gatzaizkio. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 29. orr.
Zuk zeuk diozu buru sinplista eta dogmatikoek ukatzen dutela gainerakoek arrazoia izan dezaketela edo eurei entzutea merezi duela. Berria - Euskal Herria 2006-02-03
Bere adimenaren esfera neurtu ez duen [...] dogmatiko ez-kritikoaren aurkako eraso eszeptiko hauek, [...]. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 262. orr.
Nazionalismoa nahitaez beti eskuindarra dela, dogmatikoentzat dogma baita. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 9. orr.
Handiuste dogmatiko haien bazterketari esker argitasuna eta artifiziorik gabeko uste osoa lortzen dute, arrazoimena bere eremu berezian ezartzen duten heinean. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 158. orr.
Ez dut ikusten ekintza erradikal bat zergatik pentsamendu dogmatiko batekin identifikatu behar den. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 17. orr.
Frogaren pisuak determinista gezurtatzen du hemen, ez agnostikoa, Spenglerrek bere determinismo dogmatiko eta dokumentatu gabearekin kontuan hartu ez zuen puntua. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 319. orr.
Eta orduantxe hartutako bideari jarraitu genion, batzuetan oso era dogmatikoan jarraitu ere. Berria - Euskal Herria 2004-10-20
dogmatikoa da (6); dogmatikoaren aurkako (3); erabilera dogmatikoan (3)