Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dogma 1 iz erlijio edo filosofia-eskola batean, oinarrizkotzat eta ezin eztabaidatuzkotzat hartzen den baiezpena. ik sinesgai.

Azter ditzagun arretaz erlijio okaztagarri honen dogma zentzugabeak, misterio beldurgarriak, zeremonia amorragarriak eta moral ezinezkoa.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 214. orr.

Ez da dogma bat, nahiz eta beste ikuspuntu batetik, hots, bere erabilera ahalgarriaren alor bakarraren, h[au] d[a], esperientziaren ikuspuntutik oso ederki eta apodiktikoki froga daitekeen.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 254. orr.

Ezin da maitemindua egon bi pertsonarekin batera, Jainko maitea, zenbat jende hiltzen da egunero dogma ergel hori dela kausa?  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 171. orr.

Arimaren hilezkortasunaren dogmaren aurka agertu zen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 290. orr.

Willard van Orman Quine, Nelson Goodman eta Wilfrid Sellars-ek neopositibismoaren dogma batzuk arbuiatu zituzten.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 90. orr.

Harik eta aita santua bera jaiki, eta, ex cathedra, hutsezintasuna Elizaren dogma deklaratu zuen arte.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 251. orr.

Aurrerapena, zientziaren etorkizuna, teknika eta produkzioa gurtzea mito burgesak dira, XIX. mendean zehar dogma bilakatu zirenak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 48. orr.

Dogmarik gabeko enpirismoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 131. orr.

Tiranoen eta haien lekaioen kontra... eta dogma hertsien kontra.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 254. orr.

Gehiegi sinesten duzue biolentzian, dogma ukiezina bailitzan, erlijioetan bezala.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 77. orr.

Dogma horiek faltsuak ziren, baina oso baliagarriak.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 137. orr.

Erlijioak giza ekintzak beharrezko direlako dogma ezartzen duenean, legeen zigorrek gogorragoak izan behar dute, eta polizia begiraleago, zertarako-eta gizakiak, halakorik gabe utzikerian eroriko bailirateke, arrazoi horiexek behartuak izan daitezen; baina erlijioak libertatearen dogma ezartzen badu, hori besterik da.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 132. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Heriotza-zigorra tiraniak aldarrikatu zuen lehendabizi, dogma kontu batzuetan eliza nagusiarekin bat ez zetozenen aurka erabiltzeko.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gaur egun nagusi den kristau dogmak erakusten duenez, Jainkoak paradisu batean bilduko ditu zintzoak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 43. orr.

Hemen Maimonek ez ditu bereziki filosofoak aipatzen, filosofiaren espekulazioa erlijio-dogmari aplikatzen dioten teologoak baizik, mutakallim-n deritzenak, hain zuzen.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 246. orr.

Jarraitzen nuen analisi-metodoa ez zen gehiago liburu-dogma bat; egunean-egunean berrikuskatzen zen, findu zitekeen, gure xedeetara egokitu, arrazoimena, frogak eta hutsegiteak konbinatzen zituen joko sotil batez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 103. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dogma bat (10); dogma eta (3); dogma ezartzen (3); dogma guztiak (5); dogmak zientzian (5); eta dogma (6); eta dogmak (3); ez da dogma (3); kristau dogmak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus