Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arku doble bat xoragarria, harrirudiak denborak erdi janik badira ere. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 120. orr.
Aurrez aurreko eserleku doble gehienak erdi hutsik zeuden. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 126. orr.
Budapest erakutsi digute, hiri doblea, Buda alde batetik, burjesa eta Pest bertze aldetik, langilea. Herria 2001-04-05
San Julianeko zilo doblea ikusgarria da, zinez. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 224. orr.
Txistuz lagunduriko Gipuzkoako dantza herrikoien bilduma bat da diska doble hortan aurkitzen, Jose Inazio Ansorenak zuzendutako Donostiako Udal Txistularien Bandak emanik. Herria 2003-12-18
-Giltza doblea hartu duzu? -galdatu nion, azkenean, ez aise. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 15. orr.
Horiekin bertze gela guzietako gako doblearen zaina. Herria 2005-12-22
Hasi hadi korapilo dobleak egiten metroko tartean. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 232. orr.
Bat doblea eta bestea indibiduala, ezta? Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 53. orr.
Ordena doble honek (baldintzagabea eta baldintzatua, heterogeneoa baina zatiezina, legearen gainetik baina legearen baitan) aporia egoeran uzten gaitu, Derridarentzat "irtenbiderik gabea" gainera. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 111. orr.
Bestalde, orri dobleekin ez bezala, holako liburuttoa nun nahi balia laiteke. Herria 2001-04-26
Inbertsiogileak ohituta daude, konpainia noblean baino, konpainia doblean ibiltzen. Berria - Ekonomia 2004-06-10
Gainera, lan doblea, aitaren partea ere egin beharko bainuen! Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 125. orr.
Horregatik, beldur doblea ematen zidan. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 98. orr.
Jubilatuak ez direnendako tarifa doblea dela aipatuz. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 32. orr.
Kafe doble bat jarridazu, mesedez! Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 59. orr.
Harik eta zerbitzariak bermut doblea mahaian utzi zion artean. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 113. orr.
Prezio doblean saldu beharko dinat! Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 56. orr.
Zure inguruan pasatzen den guztia ikusten duzu, argitasun dobleaz. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 74. orr.
Bainan balio doblekoa da zuk guri erakatsia. Herria 2003-05-22
· Eta hango irabaziak hemengoen doblea edo gehiago! Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 48. orr.
6447 ziburutar 1999-an, behinere izan den gehiena! duela lau ehun urteko heinaren doblea nunbait han... Herria 2003-06-05
Kotizazioaren doblea guti gorabehera. Berria - Harian 2005-05-15
Aire bustiarekin doble sentitzen da, hala hotza nola beroa, doble! Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 475. orr.
Laneko orduak kalitate handieneko orduak direlako eta doble balio dutelako. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 53. orr.
Dena doble ikusten nuen, Herr Schumacherrek bezala. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 161. orr.
Ni arabiarra izango banintz [erregaia] doble igoko nuke! Berria - Harian 2005-09-22
Lauraren doblea First Nationalek kontratatu du eta haren postua betetzeko eskatu dit. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 124. orr.
Hi joten ikustea egundoko txokea zoan, trikitiaren eboluzinoaz apur bat jakitun gengozanok higan Rufinoren doble egin-egina ikusten gendualako, ha zaharrean eta hi gaztean. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 88. orr.
Jonen doblea da Noj, eta doble horren presentzia da, Atxagaren ustez, ipuinaren «oinarririk sendoena». Berria - Kultura 2004-11-26
Gogoratzen, Zorroagakoek nola esan zuten Aurorak eta Marujak antza zutela?, ba horixe! Maruja Auroraren doblea huke. «Kuskue tanden», 2004 - 125. orr.
Ondo fijatzen bahaiz, ispiluaz bestaldean ematen ditugun irudiak doble inperfektuenak dituk. «Kuskue tanden», 2004 - 53. orr.
Burdinazko esfera handi bat ezarri zuen bere semetxoaren sorbalda gainean, haren dobleak hegan egin zezan. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 143. orr.
Tristurak erdia dira gustuko lagunarekin; pozak, doblea. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 80. orr.
Ikusirik hemen gaindi egunean pasatzen diren 7 500 kamioi horiek, doblea izanen direla 2015-ean. Herria 2002-11-21
Zeren hark neuri eginaren ordaina bihurtu nahi bainion, eta doblea bihurtu nahi nion, ahal izanez geroz. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 330. orr.
Nahiago duela maltzurraren kaltea sufritu, gizajoaren aldetik doblea jasan baino. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 221. orr.
Madrilgoak barriz, oso lan sastarrak eginda, doblea kobratzen du! Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 141. orr.
0-0 amaituta, etxetik kanpo sartutako golek berdinketa kasuan doblea balio dutenez, Real Madril sailkatuko litzateke. Berria - Kirola 2004-01-13
Bozen % 16 ardietsiz eta 23 alki segurtatuz, 12-en orde, kasik doblea. Herria 2003-11-20
Gerta zekizkiokeen joko guziak pasatu zitzaizkion eskuetatik hiru errege eta parekoek hordago botatzen handian, dobleak bi errege eta bi astorekin, hogeita hamaika eskutik medeekin... Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 69. orr.
Dirua doblean Atanon, Irujo eta Eulateren alde. Berria - Kirola 2006-02-26
Apustuetako dirua doblean irten zen Olaizola eta Otxandorenaren alde. Berria - Kirola 2006-02-05
Parioak, beti doblean, ez dira kantitzen, ez-eta 29-35 edo hiruzpalau tantotarat jinen direlarik ere. Herria 2004-01-08
Logroñoko finalean, Titinen herrian, parioak kontra zituzten Xalak eta Goñik, doblean, eta 5-2 galtzen. Herria 2004-09-30
Doblean zegoen lehen dirua, eta 45-100i hasiko omen dira kantuan bihar artekariak Atano III.a frontoian. Berria - Kirola 2004-06-12
Urtea bukatzear zela, ordea, juzgatu nuen dobleko eskubidea nuela printzeari nirekiko zituen eginbeharrak gogorarazteko. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 29. orr.
Horregatik izaten genuen dobleko poza. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 218. orr.
· Atzera egiterik ez eban sekula pentsaten, bere dobleko gizonari paparretik heldu behar bajakon bere. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 23. orr.
Eta izeba Kate ere ia bi doble eginda zegoen barrez, hain gogoko izan baitzuen txantxa. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 268. orr.
Soka tira, doble puntu emaiten duena, gehienik 680 kilo pizu duten taldeekin. Herria 2003-07-10
Ohi den bezala, 5 entsegu izanen dira, soka tira bertze guzien gainekoa eta doble pundu emanen duena. Herria 2002-07-25
Usaiako lasto altxatze, untzi ekartze, kontrabandisten lasterketa eta orga altxatzeaz bertze izanen da soka tira 680 kiloetan neurtua eta doble pundu balioko duena. Herria 2001-07-05
Helduden igandeko entseguek behexiko dituzte orroituz soka tirako entsegua doble pundu negurtua izanen dela. Herria 2001-07-26
apustuetako dirua doblean (4); dirua doblean (7); dirua doblean irten (3); doble bat (4); doble pundu (3); doblean irten (4); doblean irten zen (3); eta doble (4); eta doblea (3); ta abildade doblea (3)